"Antigone edo ezetzaren beharra"

Bilbao 2020(e)ko Azaroak 5
  • "Antigone edo ezetzaren beharra"

«Antigona obra erabat garaikidea da, eta beharrezkoa zen haren oihartzuna euskaraz entzunaraztea. Bertsio libre honek mendeetan zehar konpondu ez diren gatazkak eszenaratzen ditu, erdi komikoa erdi tragikoa den begiradaren ikuspegitik. Gizarte-arauek, familia-kodeek, botere-harremanek, egitura desegituratuek eta grinek odoleztatutako salda, non zalantzan jartzen den bertan egosten ari den guztia. Baita antzezlana bera ere. Pertsonaia indartsu eta poliedrikoek gauzatzen duten festa distiratsua».
Alaia Martin.

Testuak: Sofokles, Jokin Zaitegi, Anouilh, Brecht, Zambrano eta Zizek-en testuetatik abiatutako idazketa kolektiboa.
Dramaturgia eta Zuzendaritza: Igor de Quadra
Dramaturgia eta Antzezpena: Xanti Agirrezabala, Maite Aizpurua, Matxalen de Pedro, Jon Ander Urresti.
Eszenografia: Miriam Isasi.
Jantziak: Alberto Sinpatrón.
Argiztapena: Arantza Flores.
Musika: Asier Renteria.
Argazkiak: Aitane Goñi, Yuri Agirre.
Laguntzaileak: Kulturaz Kooperatiba, Garaion Sorgingunea, Zornotza Aretoa, Eusko Jaurlaritza, Arriaga Antzokia.
Horman Poster kolektiboaren ekoizpena, Arriaga Antzokiaren laguntzarekin.


Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana