"Otl Aicher. Metro Bilbao. Arkitektura eta paisaia"

Bilbao 2020(e)ko azaroaren 5(e)tik 2021(e)ko apirilaren 5(e)ra
  • "Otl Aicher. Metro Bilbao. Arkitektura eta paisaia"
    Otl Aicher

Orain arte Otl Aicher diseinatzaile grafiko alemaniarrari eskaini zaion erakusketarik handiena aurkeztuko du museoak, HfG-Archiv Ulmetik (Alemania) etorritako berrehun obra eta objektu baino gehiagorekin.

Horien artetik nabarmentzekoak dira Metro Bilbaorako proiektuaren 80 marrazki argitaratu gabeak ¿azaroaren 11n 25. urteurrena izango da¿ eta Norman Foster Foundationen artxibotik ateratako dozena bat marrazki eta argazki, Foster eta Aicherren arteko lankidetzaren emaitza. Horiez gainera, Aicherren beste lan ospetsu batzuk ere erakutsiko dira: Braun etxearenak, Municheko Olinpiadak '72, Bulthaup edo Isny Allgäurenak, eta Rotiserako, bizileku eta lantoki bihurtu zuen nekazaritzako gune zaharrerako, egindako arkitektura proiektuen material berriak, argitaratu gabeak horiek ere.

Otl Aicher XX. mendearen bigarren erdiko europar diseinatzaile erabakigarriena da. Inge Scholl eta Max Billekin batera, Hochschule für Gestaltung Ulm eskola sortu zuen 1951n, eta bertako zuzendari izan zen Tomas Maldonado eta Hans Gugelotekin batera, 1954ko otsailetik aurrera. Bertan osatu ziren 1958tik aurrera Entwicklungsgruppe deituak (garapen taldeak), besteak beste Lufthansa, Hanburgoko metroa edo Braun enpresentzako diseinu proiektuak egin zituztenak.

Europa erdialdeko diseinu grafikoaren tradizioaren oinordekoa da Aicher. Erretikulak erabiltzen ditu espazioa egituratzeko, eta askatasunez aplikatzen du sistema hori; ordena geometriko bera azpiratzen du konposizioak hala behar duenean, diseinu egituratu baina bisualki aktibo bat sortzeko. Zorroztasunaren eta askatasunaren arteko konbinazioak, batetik, eta Ulmeko eskolatik Josef Albers edo Alexander Klugeren mailako intelektualekin inplementatzen duen harreman ehunak sustatutako garapen intelektualak, bestetik, aparteko diseinatzaile bihurtzen dute Aicher.

1980ko hamarkadatik aurrera, Aicherrek Norman Fosterrekin lan egin zuen haren lanaren argitalpenetan. Harreman horren ondorioz, 1988-1989 urteetan Metro Bilbaoren irudi korporatiboa egiteko agindua eman zitzaion. Proiektua arkitekturaren eskutik sortu zen, eta hiria zein Euskadiko kulturari eta paisaiari buruzko ikerketak dira haren komunikazio sistema definitzen duten elementuak. Otl Aicherren ibilbideko lan nagusietako bat da hori, Munich '72 eta Bulthaupe etxearentzat egindako lanekin batera.

Gillermo Zuaznabar izan da erakusketaren komisarioa. Universitat Rovira i Virgili (Tarragona) unibertsitateko Artearen eta Arkitekturaren Teoriaren Saileko ikertzailea eta irakaslea da Zuaznabar.

Otl Aicher (1922-1991)

Otl Aicher (1922-1991) XX. mendearen bigarren erdiko europar diseinatzailerik erabakigarriena da. Inge Schollekin –bere emaztea– eta Max Billekin –artista eta arkitektoa– batera, 1953an Hochschule für Gestaltung Ulm (HfG, Ulmeko Goi Mailako Diseinu Eskola) sortzen du; 1956tik 1958ra Tomás Maldonadorekin eta Hans Gugelotekin batera zuzentzen du hura eta, 1962tik 1964ra bitartean, berriz, berak bakarrik. Bai HfG Ulm, bai Ulmer Volkshochschule (Ulmeko Herri Unibertsitatea), Aicherrek eta Schollek 1946an sortua, nazien erregimenek alemaniar eta europar hiritarrei eragindako kalteak konpontzeko ekintza kultural bezala jaio ziren.

Otl Aicher. Metro Bilbao. Arkitektura eta paisaia erakusketak Otl Aicherrek metroaren irudia konfiguratzeko prozesuan egin zituen marrazki argitaratu gabeen zati garrantzitsua erakusten du lehen aldiz. Norman Fosterrek pentsatutako azpiegitura eta Aicherrek diseinatutako identitate korporatiboa diseinuaren, hirigintzaren eta arkitekturaren arteko lankidetzaren adibide eredugarriak dira. Aicherrek gizartearen eraldaketa ekonomiko eta kulturalerako bitarteko gisa ulertzen du diseinua. Metro Bilbaorekin batera, beste proiektu batzuk aurkezten dira, non paisaiak eta arkitekturak bere lanaren subjektu diren. Metro Bilbaoren 25. urteurrena ospatuko dugu, diseinatzaile alemanak 1988an proiektatutako hiriaren eraldaketari aitorpena eginez.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko azaroaren 5(e)tik 2021(e)ko apirilaren 5(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik astelehenera: 10:00-20:00. Asteartean itxita . Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n: 10:00-14:00
  • Lekua Bilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Bilboko Arte Eder Museoa

Non

Euskadi, auzolana