"Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean"

Bilbao 2020(e)ko Azaroak 6
  • "Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean"

Bilboko Zirkuitua 2020 (iraila-azaroa)

La casa de Bernarda Alban oinarritutako antzezlana. Lorcaren klasikoa gaur egun nola ulertzen dugunera hurbildu nahi dugu. Guk ditugun erreferente bisual, musikal eta kulturaletik egiten dugu egokitzapena egungo erreferenteak eta klasikoak uztartuz. Umore ukituak dituen drama bat da, musikala, groteskoa eta poetikoa. Tragikomedia abestu eta bisualki deigarria da, mundu itxi, sakon eta itogarria gogora ekarriz eta grima eragin dezakeen arren erakarpen handia sortzen duena.

Nerea Ariznabarretak antzerki fisiko eta sorkuntza kolektiboko graduondoko ikasketak egin zituen Londres eta Berlinen. NAITA bultzada honetatik eta ikerketa, esperimentazio eta nahi bateratua duten taldeak batzetik jaiotzen da. Lengoai eszeniko berrietan egiten du apustua, diziplina artistikoak eta antzerki estilo ezberdinak batzean sortzen duen lengoai propioan. Proiektu gaztea izan arren, urteetako esperientzia pertsonalean oinarritzen da.

  • Zuzendaritza: Saioa Iribarren
  • Antzezleak: Nerea Ariznabarreta, Irene Hernando
  • Teknika: Miriam Ubanet
  • Ekoizpena: NAITA Produkzioak, ORRATX Antzerki taldea
  • Laguntzak: Eibarko, Elgetako eta Errenteriako udalak, Baratza Aretoa, Arropaineko Arragua

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana