"Florida 200 urte" argazki-erakusketa

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko azaroaren 6(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 30(e)ra
  • "Florida 200 urte" argazki-erakusketa

Florida parkearen bigarren mendeurrenaren harira, Florida 200 urte izeneko erakusketa antolatu du du Gasteizko Pilar Arostegi Udal Artxiboak, ikusgai egongo dena urtarrilaren 30era arte Ignacio Aldecoa kultura etxean. Proiektu berri hau Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren kultura sailen arteko lankidetzaren emaitza da.

Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok esan duenez, “Erakusketa honen bidez omendu nahi ditugu: parkea egin eta gaur egundaino onik zaindu dutenak; egunez egun bizitzez bete dutenak, direla landare, animalia zein pertsonak; izaera eman dioten eraikin eta ekimenak; eta erretratutan hartzen jakin izan duten argazkilariak”.

Hauxe gehitu du Ana del Val Kultura diputatuak:Floridaren bi mendetako biziaren egunerokoan, Arabako Foru Aldundiak ere badu zerikusirik –behinik behin 1976tik aurrera–, parkearen sinboloetakoa den Ignacio Aldecoa kultura etxearen bitartez. Bertako liburutegia, liburu-aurkezpenak, Hirugarren Adinekoen Gelak, kultur jarduerak, irakurketa-klubak… Jarduera horiek guztiak leku magiko honen biziaren osagarri dira; horregatik, erakusketa eder honen proposamena egin zigutenean, data ipini besterik ez genuen behar izan. Horra gure apurra mendeurren esanguratsuari”.

Erakusketak Artxiboaren funtsetan hautatutako 20 argazkia erakusten ditu, argazkalari hauenak: Santiago Arina Albizu, ARQUÉ (Federico Arocena Andrés eta Gregorio Querejazu García de Madinaveitia), Fernando Ascacíbar Urrutia, José Luis Barroso Ruiz de Trocóniz FOAT (Fotografía Aérea y Terrestre), Enrique Guinea Maquíbar, Balbino Sobrado Cobas eta Ceferino Yanguas Alfaro. Horiez gain, Manuel Ángel Chávarrik diseinatutako bi plano ere erakusten dira.

Argazkigintzako profesionalek inspirazio-iturria aurkitu dute Floridan, betiere errepikatzen diren gaien iturri eta horrek irudi-sorta zabala izateko aukera eman digu. Gasteizko Pilar Arostegi Udal Artxiboak argazki horien arteko hautaketa-lana egin du, irudi esanguratsuenetakoak erakusteko. Benetako omenaldia hiriaren erdiko arnas-gune eder horri”, amaitu du Cantok.

Erakusketako argazki guztiak 3 €an erosi ahalko den katalogo batean bildu dira. Horrez gain, Internet bidez ere gozatu ahalko da erakusketa, bi webgune hauetan:   https://www.vitoria-gasteiz.org eta www.araba.eus.

Argazki-erakusketaren osagarri, Floridari buruzko beste 38 argazkiren sorta proiektatuko da Ignacio Aldecoa kultura etxean.

LA FLORIDA-katalogoa

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana