"Galerna", Jon Cazenaveren erakusketa

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko azaroaren 6(e)tik 2021(e)ko otsailaren 14(e)ra
  • "Galerna", Jon Cazenaveren erakusketa

Galerna euskal arimaren ikusizko proiektu oso landua eta subjektiboa da, Jon Cazenave argazkilariak 2007tik aurrera garatua.Proiektuaren abiapuntua euskal gatazkaren azterketa ausartetik abiatzen da, eta modu generikoagoan bere jendearen izaera, historia eta elezaharretan sartzen da.

Cazenavek ez dio bere identitate politiko edo nazionalari modu espezifikoan heltzen, baizik eta urteak igaro ahala partikularretik unibertsalera, konkretutik abstraktura eboluzionatzen du. Galerna hasiera- eta jaiotza-bidaia bat daErantzun eztabaidaezin eta ziurrez beteriko helmuga batera eraman beharrean, jatorri guztien jatorrira eramaten gaituen bidaia da, baretasun-lurralde bakarrera, berak erantzun posible bakar gisa proposatzen duenera.

Erakusketa argi eta garbi bereizitako 8 gunetan egituratzen da: Sarrera, Gatazka, Basoa, Paisaia, Haitzuloa, Itsaso hedatua, Geometria eta paisaia, Harriak eta pigmentua, bidaia pertsonal baten etapak.

Argazkiek, risografiek eta Ama Lur filmak ibilbide bat marrazten dute, eta horren bidez artistak bere nortasuna aztertzen du bere inguruneari dagokionez. Bide horretan, natura agertzen da azkenean elementu askatzaile gisa.

Hasierako tentsio eta beltz sakonetik abiatuta, baso misteriotsutik eta haitzulotik-gizakiak, edozein kutsadura-modutatik libre, atseden har dezakeen espazio huts gisa ulertuta- igaroz, bisitariak itsaso haserretuari aurre egin behar dio, bere aurrean bi pieza monumentaletan altxatzen delarik:enbata bortitzetan ateratako 24 argazkiz osatutako panel bat, lehorraren kontra haustean olatuen indarra erakusten duena; eta beste bat, itsasoaren arnasketa irudikatzen duten 210 irudiz osatua, arroken kontra talka egiten duten olatuen argazkiak, 6 minututan zehar eginak.

Amorruaren ondoren, baretasuna.Cazenave mendira hurbiltzen da, eta han agerian uzten du naturalaren geometria, askapena, babesa eta baretasuna ematen dizkiona.

Cazenavek 10 irudiz osatutako serie batekin amaitzen du bere ibilbide berezia, non bere bilaketari, zalantzarik gabe azkena, erantzun berri bat ematen dion. Koloretako pigmentuz hornitzen da, lurreko substratuak, berak jaso eta bere bidean aurkitzen dituen uharri edo errekarrien gainean kokatzen dituenak. Hainbeste irudiren ondoren, lurretik datorren harri hori bihurtuko da fotografia dezakeen gauza bakarra, aurkikuntzarik arkaikoena eta intimoena.Bidaia luze baten ondoren, harri horiek margotzen ditu bere etxean. Jada ez du argazki gehiago egiten, ezta kanpoko argia atzematen ere. Orain, bere barrutik, eraikitzen eta sortzen ditu irudiak.

JON CAZENAVE (Donostian, 1978)

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Lizentziaduna da, Deustuko Unibertsitatean (2001).

Izaera intimoko ikuspegi antropologikotik hurbildu zen argazkilaritzara, eta sorkuntza garaikideari arbasoen ikur eta sinboloak eransten dizkion hizkuntza bat garatu zuen ondoren.

Erakunde publiko zein pribatuetan erakutsi dira bere lanak, hala nola Canal de Isabel II Aretoa (Espainia), Caixa Forum (Espainia), Palacio de Cibeles Zentroa (Espainia), CCCB (Espainia), Museo Jorge Oteiza Fundazioa (Espainia), Guangdong Museum of Art (Txina), Museum Belvédère (Herbehereak) eta Fotomuseum Antwerp (Belgika).

Nazioarteko hainbat ekitalditan parte hartu du, eta horien artean nabarmentzekoak dira: Les Rencontres de la Photographie d´Arles (Frantzia), Noorderlicht Photofestival (Herbehereak), Guangzhou Image Triennial (Txina), BIENALSUR Hego Amerikako Arte Garaikideko Nazioarteko Biurtekoa (Argentina), Foto México (Mexiko) eta PHotoESPAÑA (Espainia).

Hainbat aldizkaritan argitaratu ditu bere argazkiak, besteak beste, El País SemanalVogue UKHarper´s Bazaar eta M le magazine du Monde, eta baita aldizkari espezializatuetan ere: El CulturalGUP MagazineDienacht MagazineL´oeil de la Photographie eta 30y3 Spanish Photography.

Hainbat lehiaketatan jaso ditu aitorpenak, PHotoESPAÑA, Tokyo International Photography Award, PDN Award, Voies Off Arles, FotoPres La Caixa, Fundación Santa María de Albarracín de Fotografía Beka edo Eusko Jaurlaritzaren Arte Plastikoen Beka.

Informazio gehiago: www.joncazenave.com

 

Bisita gidatuak Jon Cazenaveren eskutik:

Gazteleniaz:

Azaroak 19a eta urtarrilak 14a  / 18.30 / Doan

Euskeraz:

Azaroak 26a eta otsailak 4a / 18.30 / Doan

Plaza mugatuak

Derrigorrezkoa da aurretik izena ematea. T 943 25 19 37, Aretoan bertan edo   hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus

Irudi (bidez) izatea. Jon Cazenaveren tailerra

Abenduak 4-8

Lekua: Sortzaileen Gunean. Tabakalera

Prezioa: 185€

Derrigorrezkoa da aurretik izena ematea.

Plaza mugatuak

Programa osoa

Informazioa gehiagorako:  T 943 251934  /  artegunea@artegunea.eus

Galerna hitzaldi-solasaldia, Jon Cazenaverekin

Abenduak 12a / 12:00h

Jarduera hau Gabriela Cendoya Bergareche Bildumari loturik presatuko jardueren barruan sartzen da.

Lekua: San Telmo Museoan  (Donostian).

Euskeraz / Doan

Plaza mugatuak

Derrigorrezkoa da aurretik izena ematea  Museoaren webgunean

Galerna by… Oskar Alegria

Abenduak 17a / 18:30

Bisita gidatua erakusketara

Euskeraz / Doan

Plaza mugatuak

Derrigorrezkoa da aurretik izena ematea. T 943 25 19 37, Aretoan bertan edo   hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus

Hamaika. Argazkigintzaren euskarri anitzat Tailerra

Urtarrilak 30a /  10:30-17:30

Lekua: Medialab (2.solairua -  Tabakalera)

Euskaraz /  Plaza mugatuak

Izena emateko eta informazio gehiagorako  Tabakaleraren webgunean

Galerna by… Ana Galarraga

Otsailak 11 / 18:30

Bisita gidatua erakusketara

Euskeraz / Doan

Plaza mugatuak

Derrigorrezkoa da aurretik izena ematea. T 943 25 19 37, Aretoan bertan edo   hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko azaroaren 6(e)tik 2021(e)ko otsailaren 14(e)ra
  • Ordutegia12:00-14:00 eta 16:00-20:00
  • Lekua Kutxa Kultur Artegunea
    Mandasko Dukearen pasealekua, 52 (Tabakalera)
    Donostia-San Sebastián
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Kutxa Kultur Artegunea

Non

Euskadi, auzolana