"Harry Potter txokoa"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko azaroaren 6(e)tik 2020(e)ko abenduaren 5(e)ra
  • "Harry Potter txokoa"

Harry Potterren fantasiazko eleberri sortak Harry Potter magia eta sorginkeriako ikasle gaztearen eta bere lagunen abenturak deskribatzen ditu. Gure liburutegietan gehien mailegatzen diren liburuetako bat dira, eta horregatik, Literaktum jaialdiaren barruan, gure irakurleei omenaldi txiki bat egin nahi izan diegu. Slawka Grabowska gaian adituak egindako erakusketa txiki honetan, Itxaso Mugicaren ilustrazioekin batera mundu magiko batera eramaten gaituzten liburu eta objektuen erakusketa bat ikus dezakegu.

Harry Potteren Animalia Fantastikoa marrazketa lehiaketa.

6 - 12 urte dituzu? Har ezazu parte Harry Potterren Animalia Fantastikoa lehiaketan! Marraztu zure izakia, bidali zure marrazkia Aiete Kultur Etxeko Animalia Fantastikoen maletan. Parte hartzeko inprimakia deskargatu edo Aiete Kultur Etxean eskatu. Parte-hartzaileen artean, 45 euroko balioa duen Harry Potterren litxarreria-sorta zozketatuko dugu. Marrazkiak Aietera ekartzeko epea: 2020eko abenduak 3.

Erakusketaren ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 16:00 - 20:30

Larunbatak: 10:00 -14:00, 16:30 - 20:00

Igandeak: 10:00 - 14:00

Astelehenetan eta jaiegunak itxita


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko azaroaren 6(e)tik 2020(e)ko abenduaren 5(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik ostiralera: 16:00?20:30. Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Igandeetan:10:00-14:00
  • Lekua Aiete Kultur Etxea
    DK. Aiete pasealekua, 63
    Donostia-San Sebastián
  • Web Aiete Kultur Etxea

Non

Euskadi, auzolana