Petti

Durango 2020(e)ko Azaroak 6
  • Petti

Manipulazio estrategiak da Pettiren disko berria, bere izenean ateratzen duen hamahirugarrena. Oraingoa benetan berezia da, aurkeztu behar zuenean pandemia etorri baita. Eta hara non, guztiz bat egin duten bizi dugun uneak eta diskoaren mezuak. Hain zuzen, Noam Chomskyren pentsamenduan oinarrituta dago, eta komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategiak biltzen ditu.

Harkaitz Canok egin ditu hitzak, eta Pettik jarri die doinua, musikari bikainez inguratuta: Joseba Irazoki, Igor eta Iñigo Telletxea, Juantxo Zeberio, Et incarnatus orkestrako hari-laukotea, Maite Larburu, Angel Unzu, Gorka Benitez...

Entzun "Helduentzako sehaska kantua I"

Manipulazio estrategiak diskoaren fitxa Kulturkliken

 

musikaze.net

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana