"Gauekoak"

Bergara 2020(e)ko Azaroak 7
  • "Gauekoak"

Gogoeta personal eta intimo batetik sortzen den proiektua da Gauekoak. Jon Mayak bere sormen prozesuaren ateak irekitzen ditu, ibilbidean lagun izan dituen kide eta artisten laguntzaz. Koreografo gonbidatuek Mayaren ohiko dantza tradizionalari bisita egin diote, norberak bere gogoeta eta dantza horren bere ikuspegia oparituz.

Iluna jausi eta argiak amatatzen diren garai berean, arima batzuk piztu egiten dira. Barne pentsamendu eta sentipenak ibiltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna. Hiru sortzaileen isil-hizketa intimotik hasi eta gauak nola elkartzen dituen ikusiko dugu.

“Iluntasunean zenbat eta gutiago ikusten den, handiagoa da. Batzuetan ez dakigu zer gertatzen den, horixe da gertatzen dena”

Joseba Sarrionandia, ‘Hitzen ondoeza’

Gaua etorri eta argiak amatatzen diren garai berean, arima batzuk piztu egiten dira. Idazten, kantatzen, dantzatzen duten piztia horiek dira, bizitza geratzen den garaian pizten direnak. Gauekoak dira. Pentsamendu eta gogoeta intimoenak biltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna; ibilbide oso bati musika eta dantzaren bidez begirada bat eskainiko dion ikuskizuna. Isil-hizketa intimo, goxo eta pertsonala.

FITXA TEKNIKO ETA ARTISTIKOA

  • JATORRIZKO IDEIA: Jon Maya Sein
  • ESZENA ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo
  • DANTZARIA: Jon Maya Sein
  • ZUZENEKO MUSIKA: Xabi Bandini, Arkaitz Miner
  • MUSIKA KONPOSIZIOA: Luis Miguel Cobo, Arkaitz Miner, Xabi Bandini
  • KOREOGRAFIA: Cesc Gelabert, Israel Galván, Jon Maya Sein, Sharon Fridman
  • ESZENOGRAFIA: Fernando Bernués
  • JANTZIAK: Ikerne Giménez
  • ILUSTRAZIOA: Maite Mutuberria
  • ARGIZTAPENA, IKUS-ENTZUNEKOAK: David Bernués
  • SOINUA: Ángel Agüero
  • KUDEAKETA TALDEA: Doltza Oar-Arteta, Nagore Martínez
bergara.eus

Laburrean

Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana