"Truffauten 88 urteak" zinema zikloa: "Les deux anglaises et le continent"

Bilbao 2020(e)ko Azaroak 9
  • "Truffauten 88 urteak" zinema zikloa: "Les deux anglaises et le continent"

François Truffaut zuzendariari eskainitako zinema zikloa.

Jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.

Zikloan 12 film proiektatuko dira astelehen eta ostiraletan (bi emanaldi).

Sarrera doakoa izango da, aldez aurretik erreserbatuta, telefono bidez (Tel.: 94 415 50 97), proiekzioaren egun berean, 9:00etatik aurrera eta saioa hasi baino ordubete lehenago arte.

Pertsona bakoitzeko gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea.

Les deux anglaises et le continent

Claude Roc klase ertaineko frantziar gazteak Anne Brown gazte ingelesa ezagutuko du Parisen, eta harekin adiskidetasun harremana hasten du. Annek Galesko bere etxera gonbidatzen du, non bere ama eta arreba Murielekin bizi den. Clauderen egonaldian bi ahizpek harenganako duten erakarpena hazten ari da. Baina Anne, Clauderen arreta Murielenganantz desbideratzen saiatzen da, biak maitemintzen diren arte. Amak, orduan, urtebeteko tartea proposatzen die sentimenduak benetakoak direla berresteko.

Las dos inglesas y el amor da Truffautek Henri-Pierre Rocheren eleberriaren zinemarako egiten duen bigarren egokitzapena, Jules y Jim lehena izanik. Film hau Brontë ahizpen bizitzaren bertsio librea da. Bi ahizpak bizi diren britainiar etxe tipikoak, bere kokapenagatik eta Emily Brontëk Gailur ekaiztsuak eleberrian deskribatu zuenaren inguruagatik nabarmentzen da.

Jatorrizko izenburua: Les deux anglaises et le continent
Zuzendaritza: François Truffaut
Gidoia: François Truffaut, Jean Gruault (Novela: Henri Pierre Roché)
Musika: Georges Delerue
Argazkigintza: Néstor Almendros
Protagonistak: Jean-Pierre Léaud, Kika Markham, Stacey Tendeter, Sylvia Marriott, Marie Mansart


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko Azaroak 9
  • Ordutegia19:00
  • Lekua BilbaoArte
    Urazurrutia, 32
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaFrantsesa
  • Web BilbaoArte

Non

Euskadi, auzolana