“Kultura eta Hiritartasuna”ri buruzko VI. topaketa 2020

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko azaroaren 11(e)tik 2020(e)ko azaroaren 12(e)ra
  • “Kultura eta Hiritartasuna”ri buruzko VI. topaketa 2020

Jardunaldiak kultura, zientzia, teknologia eta naturaren arteko trukeei buruzkoak izango dira.

Azaroaren 11 eta 12an “Kultura eta Hiritartasuna”ri buruzko VI. topaketa egingo da Donostian, Kultura, artea, zientzia, teknologia eta natura izenburupean. Edizio honetako hitzaldi eta eztabaidek hizpide hartuko dituzte arlo horien arteko loturak sortzen dituen aukerak, beti ere kultura eta zientziaren arteko transbertsaltasuna bilatuz. Topaketaren xedea da kultura sustatzea ikuspegi kritiko eta anitz batetik, lurraldea sozialki eta ekonomikoki dinamizatzeko.

Kultura eta Kirol Ministerioaren Autonomi Erkidegoekiko Lankidetza Kulturalerako Zuzendariordetza Nagusiak antolatutako jardunaldi horiek dagoeneko ireki dute topaketaren gaiari buruzko proiektuak aurkezteko deialdia. Deialdia beraizik zuzentzen zaie Estatuko ekimen publiko, pribatu edo mistoei, eta baita ere Frantzia edo Portugalekoei, baldin eta ekimen horiek ardatz hartzen badituzte: kultura digitala, burujabetza teknologikoa, maker kultura eta artearen, hiritarren parte-hartzearen eta zientziaren arteko bidegurutzeak. Orobat aukeratuko dira Covid-19aren ondorengo balizko eszenatokiak aztertzen dituzten proiektuak.

Spri Taldea

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2020(e)ko azaroaren 11(e)tik 2020(e)ko azaroaren 12(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana