"Eduardo Arroyo grabador"

Bilbao 2020(e)ko azaroaren 13(e)tik 2021(e)ko otsailaren 28(e)ra
  • "Eduardo Arroyo grabador"
    Eduardo Arroyo

Eduardo Arroyoren (Madril, 1937-2018) interes artistikoetan pintura ez ezik, literatura, eskultura eta estanpazioa ere biltzen ziren. Bere ibilbide osoan zehar guztiz eraginkorrak izan ziren hizkuntza horiek, bere irudi eta ideia desmitifikatzaileak islatzeko.  

1960ko hamarkadaren hasieraz geroztik grabatuaren alorrean jardun zuen, eta bizitza osoan eutsi zion zaletasun horri. Hala, garrantzizko corpusa osatu zuen era askotako tekniken bitartez paper gainean egindako lanekin: litografia, akuafortea, punta lehorra, urtinta, pochoirra, linograbatua eta xilografia, besteak beste.

1996an, Arroyok 1989tik urte horretara bitartean egindako grabatuen katalogoa argitaratu zuen Bilboko Arte Ederren Museoak, bai eta Suite Senefelder & Co. ere. 102 estanpaz osatuta dago multzoa, Pragan XVIII. mendean jaiotako Aloys Senefelder aktore eta antzerkigilea omentzeko eginak guztiak. Senefelderrek, bere lanak eskuz kopiatzeaz nekatuta, inprimatzeko prozedura berri bat asmatu zuen 1796an, ausaz. Lan horren bitartez jarraipena eman zitzaion Institut Valencià d'Art Modern IVAMek madrildar artistaren lehen 159 grabatuekin hasitako katalogazioari.

Arroyoren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko harreman estuaren erakusgarri, 2017/2018an museoak margolariari eskainitako azken antologia handia antolatu zuen Eduardo Arroyo. Le retour des croisades erakusketa, 80. urteurrena ospatuz. 2018ko irailean, hil aurretik, artistak mesedea itzuli nahi izan zion museoari eta azken urteetako ehun grabatu eman zizkion. Era horretara, museoaren lan grafikoaren bilduma aberasten lagundu zuen.

Keinu eskuzabal horri esker argitaratu ahal izan da artistaren grabatuen katalogazioa osatzen duen laugarren liburukia. Museoan aurkeztuko da, emandako lanekin batera, Fig Bilbao Paper gaineko Artearen eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdiaren bederatzigarren edizioaren barruan (2020ko azaroaren 19tik 22ra).

Argitalpenaren eta erakusketaren ardura Fabienne di Roccorena izan da, Eduardo Arroyoren obran aditua eta arte eta literatura arloko proiektu ugaritan haren kolaboratzaile izan zena.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko azaroaren 13(e)tik 2021(e)ko otsailaren 28(e)ra
  • OrdutegiaAsteazkenetik astelehenera: 10:00-20:00. Asteartean itxita . Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita. Abenduaren 24 eta 31n: 10:00-14:00
  • Lekua Bilboko Arte Eder Museoa
    Museo Plaza, 2
    Bilbao
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web Bilboko Arte Eder Museoa

Non

Euskadi, auzolana