Maite Larburu

Durango 2020(e)ko Azaroak 13
  • Maite Larburu

Maite Larburu biolin-jotzaile eta kantautorearen emanaldia. 

Maite Larburu musikari bidaiaria da. Biolin jotzaile klasiko nomada, ogibidez.

Euskal Herrian Neighbor taldearen kantugile eta gidari egin zen ezagun. Baina oraingoan proiektu propio eta berria dakar. Billie Holiday kantariak ezagun egin zuen arrazakeriaren kontrako Strange Fruit ereserkia abiapuntu hartuta, bakarkako lan berria sortu du: Hezurren azpian diskoa.

Larbururen estiloa eklektikoa da. Hots-jostun bat izan nahi du. Ahotsa, biolina, gitarra klasikoa zein elektrikoa, ukelelea, sruti boxa..., ditu musikaren osagai.

musikaze.net

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana