(online) Maker Faire Bilbao 2020

Bilbao 2020(e)ko azaroaren 13(e)tik 2020(e)ko abenduaren 23(e)ra
  • (online) Maker Faire Bilbao 2020

Azaroaren 13tik abenduaren 23ra, sormen teknologien inguruko tailerrak, hitzaldiak eta jarduerak egingo dira.

Organismo bizidunetan inspiratutako robotak, biomaterialak sortzeko errezetak eta objektu berrerabilietatik abiatutako 3D inprimaketa; horra Maker Faire Bilbao ekitaldiaren 2020ko edizioan ikusgai izango diren berrikuntza batzuk. Sormen Teknologien Nazioarteko Jaialdiak bere 8. edizioa ospatuko du aurten Bilbon, profil oso desberdinetara zuzendutako jarduera egitarau zabal batekin.

Aurtengo azoka online egingo da, eta egitaraua hiru egunetan kontzentratu beharrean, 6 astez luzatuko da, azaroaren 13tik abenduaren 23ra. Topaketaren formatua aldatu bada ere, helburuak berdinak izango dira: erakusleiho bat eskaintzea sortzaile eta asmatzaileentzat, eta teknologiei buruzko ezagutzak partekatzea ikuspegi ludiko batetik.

Jardunaldietan hitzaldiak eta tailerrak eskainiko dira, eta parte-hartzaileek aukera izango dute teknologiek arlo desberdinetan (adimen artifiziala, Gauzen Interneta, biohacking, ekonomia zirkularra, e.a.) eskaintzen dituzten sorkuntzarako aukerak aztertzeko. Onlineko topaketen bidez parte-hartzaileek ezagutzak partekatuko dituzte, elkarrekin uztartuz biologia, artea edo diseinua bezalako diziplinak, beti ere DIY ikuspegitik abiatuz.

Egitarauan badago soft-robotics delakoari buruzko hitzaldi bat (non azalduko den nola diseinatu organismo bizidunen mugimenduak imitatuko dituzten robotak) eta IoT prototipoak etxetik sortzeko ikastaro praktiko bat. Orobat aurkeztuko dira Materiom proiektua (kode irekiko errezetak eskaintzen dituen plataforma bat, aukera ematen duena material biodegradagarriak ekoizteko eguneroko hondakinekin) eta zeramika inprimatua egiteko JetClay proiektua.

Onlineko topaketetan izena emateko epea zabalik dago jaialdiaren web orrian. Open Espazioak antolatzen du Maker Faire Bilbao ekitaldia Beaz, Bilbao Ekintza, Eusko Jaurlaritza, Fecyt Fundazioa eta BBKren laguntzarekin.

spri.eus

Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2020(e)ko azaroaren 13(e)tik 2020(e)ko abenduaren 23(e)ra
  • LekuaBilbao

Non

Euskadi, auzolana