"Jauría"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Azaroak 14
  • "Jauría"
  • "Jauría"
  • "Jauría"
  • "Jauría"

Jauría La Manadakoei egindako epaiketaren transkripzioetatik abiatuta sortutako antzezlana da, salatuen eta salatzailearen adierazpenen zatiez eraikia, komunikabide batzuetan argitaratu ziren bezala. Fikzio dokumental bat da, oso material errealean oinarritua, errealegian, biktimaren eta biktimarioen buruan barrena bidaiatzeko modua ematen diguna. Epaiketa hartan, salatzailea beren intimitatearen xehetasun gehiago ematera behartu zuten salatuak baino. Kasu hark maskulinitate kontzeptua eta gure gizarteko sexuarekin duen lotura astindu zituen. Epaiketa hura muga izan zen ordura artekoaren eta ondorengoaren artean.

2020ko Antzezlan Onenari Max Saria. Bestetik, Genero Indarkeriaren Kontrako Kultura Saria jaso zuen 2019an, Berdintasunaren Ministerioak emana emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko egin duen ekarpenagatik, eta 2019ko Ercilla Saria Sorkuntza Dramatiko Onenari.

  • Autorea: Jordi Casanovas
  • Zuzendaritza: Miguel del Arco
  • Antzezleak: Fran Cantos, Javier Mora, María Hervás, Ignacio Mateos, Martiño Rivas eta Pablo Bejar
  • Argiztapena: Juan Gómez Cornejo
  • Soinu-diseinua: Sandra Vicente_Studio 340
  • Eszenografia eta jantziak: Alessio Meloni
  • Produkzio-zuzendaritza: Aitor Tejada y Jordi Buxó
  • Produkzio exekutiboa: Pablo Ramos Escola
  • Musika: Arnau Vilà
  • Zuzendari laguntzailea: Xus de la Cruz
  • Esker onak: Isabel Valdés, Rita Deiana
  • Produkzioa: Kamikaze Producciones

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana