"Musikarium"

Amorebieta-Etxano 2020(e)ko Azaroak 14
  • "Musikarium"

Musikarium ikuskizuna haurrei zuzendutako antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa da. Haurrek modu didaktiko eta pedagogiko baten bidez eta musikaren munduan murgilduz, hainbat musika eta musika tresna ezagutuko dituzte eta Euskal Herrikoekin konparatuko dira, hauen desberdintasun eta antzekotasunak azalduz.

Musikarium ikuskizuneko protagonista abestea gustuko duen 8 urteko neskatoa da, Ilargi du izena. Olentzerok mugikorra oparitu zionetik ez du berarekin ibili besterik egin. Badu dohain berezi bat mugikorrak, gehiegizko erabilerak maite duzun hori kentzen dizu eta Ilargik asko erabili duenez ahotsa galdu du eta ezin du kantatu. Baina Mari Domingik badu edabe magikoa Ama Lurreko lau osagaiekin egiten dena.

Osagaiak kontinente desberdinetan aurkitu beharko ditu Ilargik ahotsa berreskuratzeko. Herrialdeetako hizkuntzak ikasi eta baita musikak ere osagaiak bilatzen dituen bitartean. Kulturak, hizkuntzak, ohiturak ezagutuko ditu eta Euskal Herrikoarekin alderatu. Ilargi ohartuko da hainbat musika tresnen antzekotasunaz. Bidaia didaktiko alaia da Ilargik proposatzen diguna. Ikusle gazteak adi egongo dira musikarekin, marrazki bizidunekin, antzerkiarekin eta aurkezleak kontatuko dituen istorioekin. Berreskuratuko al du Ilargik ahotsa? Kantatuko al du berriro? Ikasiko al du Ilargik mugikorrari erabilera arduratsua ematen? Musikarium ikuskizun pedagogikoak ditu erantzunak.

  • Iraupena: 60′.
  • Adin gomendatua: 5-12 urte
ametx.eus

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2020(e)ko Azaroak 14
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Zornotza Aretoa
    Urbano Larruzea, z/g
    Amorebieta-Etxano
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Zornotza Aretoa

Non

Euskadi, auzolana