"Nomadak"

Leioa 2020(e)ko Azaroak 14
  • "Nomadak"

Ezagutzeko lurralde handia da mundua. Bertan, bi emakume nomada bitxi doaz, lur berriak esploratu nahian eta beste esperientzia batzuk bizi nahian. Saka eta Tamán, munduan zehar bidaiatzen ari direlarik, toki bitxi, nahasi eta kaotiko batera helduko dira, ustekabez betetakoa. Bertan arrautza erroldoi bat aurkituko dute, eta maitasunez zainduko dute.

Jolasaren, manipulazioaren eta esperimentazioaren bidez, eszena arkitekturaren, geometriaren eta matematiken jaioleku bihurtuko da. Materialak, lerroak, puntuak eta planoak poetikoki eraldatzean, tipi, harresi eta ur-jauzi bihurtuko dira… Hori guztia arrautza bitxi horren barruan bizitza dagoen bitartean.

Azkenik, jakin-minak jota, emakume nomadek bideari ekingo diote, euren aztarnak atzean uzten dituztelarik; soilik beste gizaki batek jakingo du horiek hautematen.

  • ZUZENDARITZA: Charlotte Fallon.
  • ANTZEZLEAK: Rosa A. García, Ainara Unanue.
  • ARGIZTAPENA: Kandela Iluminación.
  • JANTZIAK: Elisa Sanz.
  • MUSIKA: Koldo Uriarte.
  • HIZKUNTZA: Euskaraz.
  • IKUSLEA: 2-5 urte.

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaTeatro Paraíso
  • Data 2020(e)ko Azaroak 14
  • Ordutegia12:00, 17:00
  • Lekua Kultur Leioa
    José Ramón Aketxe Plaza, 11
    Leioa
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Kultur Leioa

Non

Euskadi, auzolana