"Urpekakariak"

Bergara 2020(e)ko Azaroak 14
  • "Urpekakariak"

Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten lagun bi dira. Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu? Eskura dauzkaten gauzekin urperatzeko jantzia prestatu eta isurbidearen bila abiatuko dira beraiek zelatatzen ari den sorosle petralaren begiradapean.

Hauxe da proiektu honen xedea: modu sotil eta umoretsuan, ikuslerik txikienak beren gorputzei begira jarri eta aniztasunaz, sexualitatez, genero-rolez... hausnar dezaten zirikatzea.

  • Aktoreak: Aissa Intxausti eta Eneko Arrate
  • Gidoilariak: Ane Labaka eta Miren Amuriza

 

Udalak antolatutako ekitaldi eta emanaldi guztiak babes eta higiene neurri zorrotzak jarraituz egingo dira:

  • Musukoen erabilera derrigorrezkoa izango da, eta ikuskizunak dirauen bitartean ezingo da kendu.
  • Pertsona bakoitzak bere musukoa eraman beharko du.
  • Seminarixo sarreran, leihatiletan eta komunetan, pertso-nen arteko segurtasun-distantzia errespetatu beharko da.
  • Aretorako sarreran gel hidroalkoholikoa banatuko da eskuak garbitzeko.
  • Areto barruan segurtasun distantzia bermatzeko, sarreran adierazitako eserlekua erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
  • Seinaleak eta langileen argibideak errespetatu.
  • Covid19ren bilakaeraren eraginez, baliteke aforoan aldake-tak egon behar izatea.
  • Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Udalarekin

 

 

 

bergara.eus

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • KonpainiaLanku
  • Data 2020(e)ko Azaroak 14
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Seminarixoa
    San Martin Plaza
    Bergara
  • Zenbatekoa4 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Seminarixoa

Non

Euskadi, auzolana