Civivox: Zinemaren jaiotzaren 125. urteurrena

Pamplona/Iruña 2020(e)ko azaroaren 16(e)tik 2020(e)ko azaroaren 28(e)ra
  • Civivox: Zinemaren jaiotzaren 125. urteurrena

2020 urtea garrantzi handikoa da zinemaren historiarako, abenduaren 28an 125 urte beteko baitira, Louis eta Auguste Lumière anaiek beren zinematografoaren lehen erakustaldi publikoa 1895ean egin izanari esker. Civivox sareak efemeride eta urteurren horrekin bat egin nahi du, zeluloidearen munduarekin zerikusia duten diziplina arteko jarduera ugari programatuz (zine-foruma, doku-foruma, disko-foruma, hitzaldi komentatua, kontzertua, mahai-ingurua, antzerkia, Legoren tailerra…).


HITZALDI KOMENTATUA. Zinemaren historia soinu-banden bidez. JOSEBA BERISTAIN
KONDESTABLE CIVIVOXA. AZAROA 16. 19:00.
+ 18.
Musika beti egon da lotuta gizakiak istorioak kontatzeko duen nahiarekin, eta, jakina, zinemak ez du zerikusirik izan horrekin. Adibideak eta pasadizoak, Joseba Beristain soinu-banden musikariaren eskutik, bi arteen arteko lotura hori erakusteko. Bi arte horiek hazten eta sendotzen joan dira hasieratik gaur egun arte. Zinema sortu zenetik gertatu diren aldaketa estetiko, teknologiko eta komertzialen konbinazioak sortu du zazpigarren arteak definitu duen harreman estu hori.

ARTEAK ZINEMAN. Mahai ingurua. MIKEL SALAS. IRATI JIMENEZ. FERMÍN ALVIRA
KONDESTABLE CIVIVOXA. AZAROA 18. 19:00.
+ 18
Hainbat diziplinatako artisten (musika, literatura eta artea) hiru ikuspegitako gogoeta, eta horiek zeluloidearen munduarekin duten elkarreragina

CINEMA PARADISO. Giuseppe Tomatore. Italia. 1988. 155’. Melodrama.
ZINE-FORUMA. IÑAKI ARRUBLA ZIKLO KOORDINATZAILEA DA. + 18.
KONDESTABLE CIVIVOXA. AZAROA 19. 18:30.

Cinema Paradiso zinemarekiko maitasun- istorio bat da. Salvatoreren istorioa kontatzen
digu. Italiako herri txiki batean bizi da. Herrian entretenigarri bakarra dute, hots, zinemara joatea. Mugitzen diren irudiek liluraturik, mutikoak itsu- itsuan sinesten du zinema magia dela. Behin batean, ordea, Alfredo operadoreak filmen atzean ezkutaturik dauden misterioak eta sekretuak erakutsiko dizkio haurrari. Salvatore hazten ari da eta iritsi da herritik alde egin eta bizimodua irabazteko unea. Handik hogeita hamar urtera, mezu bat jasoko du, etxera itzuli behar duela jakinarazteko.

TRUMBO. LA LISTA NEGRA DE HOLLYWOOD. Jay Roach. AEB. 2015. 124’. Drama.
ZINE-FORUMA. IÑAKI ARRUBLA ZIKLO KOORDINATZAILEA DA. + 18.
KONDESTABLE CIVIVOXA. AZAROA 24. 18:30.

40ko urteetan, Dalton Trumbok bizimodu arrakastatsua darama, hobekien ordaindutako gidoilaria baita Hollywooden. Aldi berean, Alderdi Komunistako kidea da. Orduan, sorgin-ehiza hasiko da, hots, Amerikaren aurkako jarduerak ikertzen dituen batzordeak kanpaina antikomunista bat abiaraziko baitu. Trumbo, hau da, Hollywoodeko 10 delako haietariko bat, zerrenda beltzean sartuko da bere ideia politikoengatik, eta lan egiteko debekua ezarriko diote… Dalton Trumbo gidoilari ospetsuaren biopika (Espartaco edo Vacaciones en Roma). Komunista izatea leporatu izanaren ondorioz, izengoiti batekin idatzi behar izan zuen.

¡LUMIÈRE! COMIENZA LA AVENTURA. Thierry Fremaux. Frantzia. 2016. 90’. Dokumentala. Zinema mutua.
ZINE-FORUMA. IÑAKI ARRUBLA ZIKLO KOORDINATZAILEA DA. + 18.
KONDESTABLE CIVIVOXA. AZAROA 26. 18:30.

1895ean, Lumière anaiek zinematografoa asmatu eta zinemako historiaren lehen pelikuletako bat zuzendu zuten. Dokumentala, Thierry Frémauxek zuzendua (Cannesko Zinemaldiko zuzendaria 2001az geroztik, eta Lyongo Lumière Institutukoa ere bai). Lanak 108 film zaharberrituren zati hautatuak eskaintzen ditu, zinemaren jatorrietara atzera eginda. Begirada paregabea da Frantziaz, zazpigarren arteaz eta XX. mendea inauguratu zuen munduaz.

KONTZERTUA. LUCES, MORRICONE, ARMÓNICA Y ACCIÓN. Armónica LeWhisky Trío. INTERPRETEAK: MARCELO ESCRICH, KONTRABAXUA. ÍÑIGO SEGURA, GITARRA. ÍÑIGO PORTO, HARMONIKAK
KONDESTABLE CIVIVOXA. AZAROA 22. 12:00.

Duela gutxi hil den Ennio Morricone konpositore italiarrak zinemarako sortutako musiken ikuspegi desberdina proposatzen duen musika-ikuskizun didaktikoa. Omenaldi-proposamen honetan, konpositore ezagunaren soinu-banda batzuen bidez, hirukote original horrek klasikoa eta tradizionala eta modernoa bateratuko ditu, eta inprobisazioren bat ere sartuko du. Doan, aurrez izena emanda

DOKU-FORUMA. CINE, CINE…: AUTE RETRATO. Gaizka Urresti
KONDESTABLE CIVIVOXA. AZAROA 25. 19:00.

Topaketa Gaizka Urresti zinema-zuzendari, gidoilari eta ekoizlearekin. Luis Eduardo Aute artista polifazetikoari buruzko dokumentala eman ondoren, motibazioaz eta Espainiako kultura garaikidearen jenio horrekiko mirespenaz hitz eginen du. Un perro llamado dolor animazio- filma eta cine.cine… abestiari esker oso famatua izan da. + 18.

DISKO-FORUMA. BAJÓ EL TELÓN Y SÓLO RECUERDO LA CANCIÓN. Luis Gortari
KONDESTABLE CIVIVOXA. AZAROA 27. 19:00.

Ezinezkoa da Bee Gees bereiztea Fiebre del sábado noche lanetik; edo Joe Cocker, 9 semanas y media filmetik, edota Los Bravos taldea, Los chicos con las chicas pelikulatik. Proposamen honen bidez, hainbat abesti ekarriko ditugu gogora. Abestiak ez daude soinu-bandan sartuak baina betirako gelditu dira zein bere filmari loturik. Garai eta estilo guztiak arakatuko ditugu, bai eta hainbat filmografia ere, hau da, amerikarrak, espainiarrak, ingelesak, frantsesak, italiarrak edo brasildarrak… Printza musikal ospetsu eta mitikoak gogoratu eta entzunen ditugu, guztiak ere Zazpigarren Artearen 125eko historian ondutako film askori behar bezalako bereizgarritasuna emanikoak. Hainbat formatu erabiliko ditugu, baina batez ere, binilozko diskoak. + 18. Doan, aurrez izena emanda

¡VA DE CINE! / ZINEMAZ BLAI! Zirika Zirkus. INTERPRETEAK: AINHOA JUANIZ, LUIS LAINEZ ETA MARIBEL MARTÍNEZ. FAMILIENDAKO ANTZERKIA.
ITURRAMAKO CIVIVOXA. AZAROA 28. 12:00, Gaztelaniaz eta 18:00, euskaraz.

Ikuskizun honen bidez, zinemaren mundua ekarri nahi izan dugu oholtzara. Eszena prestatzen duen ekipoa ezagutuko dugu. Hirukote dibertigarri eta jostalaria… Gero, artistek beren istorioak ekarriko dizkigute… A ze koadrilla! + 3 urtetik gora, heldu batek lagunduta. 3€.

LEGO TAILERRA. Zuri eta beltz. MIKEL GÓMEZ. DISCOVER BRICKS
KONDESTABLE CIVIVOXA. AZAROA 18 eta 25. 18:00.

Zinema zuri-beltzean girotutako gaikako tailerra da, Legoren eraikuntza-blokeekin egina. Filmetako eszenak egitea, eraikuntza bertikaleko teknikarekin fondo tematikoa eginez. 12 Leku (6 haur + 6 heldu laguntzaile). 5>12, heldu batek lagunduta. 3 €.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana