Eraiki, egin, hautsi, zatitu, berregin, moldatu, esan, idatzi, hitzen irudiak eta irudiak hitzetan; irakurketaren, hizkuntzaren edota ikaskuntzaren nahasmenduan Dislexiaren arkitekturan jardun duen Aran Santamariaren paper zatiak eta bildumak aurkituko ditugu erakusketa honetan: pop-up liburuak, collage-ak eta horiekin guztiekin sorturiko koadro eta instalazioez gozatzeko aukera paregabea.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 / 16:00-20:30.
Larunbatetan, 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00.
Itxita: abenduak 8 eta 25; urtarrilak 1, 6 eta 20.
Areto berria.
Bisita guidatuak: Azaroak 27 (euskaraz) eta abenduak 11 (gaztelaniaz). 18:30.
Oharra: Bisita gidatuan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da kultur etxeko e-postaren bidez (okendokulturetxea@donostia.eus).