"RE"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko azaroaren 17(e)tik 2020(e)ko abenduaren 10(e)ra
  • "RE"

Vital Fundazioa Erakusketa Zentroan Viphoto Fest-en azken ediziotik sortutako erakusketa kolektiboa egingo da. Arabako Argazkilari Elkartearen eskutik, bertako hamar artistaren aukeraketa bat biltzen du erakusketak. Horien sormen prozesua aurtengo otsailean hasi zen, Altura Projects-eko argazkilariek (Alejandro Marote eta Iñaki Domingo) emandako argazki-tailerraren ondorioz.

Argazkigintza, collagea edo instalazioa bezalako diziplinak erabiliz, autoreek Viphotoren tailerrean landu zuten lehen ideia berrinterpretatzen dute esanahi berri bat emateko. 'RE' izenburupean, hainbat formatutako argazkiz osatuta dago erakusketa, zenbait euskarritan, markoarekin, bideoetan, apal-gainean edo ispiluetan, besteak beste. Parte hartuko duten artistak honako hauek dira: Ana Padró (REM), Asier Aguinaco (REcreavisse), David Guerrero (REgresión), Elena de la Rua (REsurrección), Jabi Soto Madrazo (REflexión), Javier de Reparaz (REligare), Josean Pablos (REconfigurar), Joxean Olazagoitia (RE Zen), Manuel Vázquez (RE Uso) eta Yone Estivariz (REaniMAR). 

Bisita gidatuak:

  • Bisita gidatuak ere eskainiko dira, gaztelaniaz eta euskaraz, azaroaren 20an eta abenduaren 4an, 19:00etan, gehienez bost laguneko talde txikitan. Aldez aurreko erreserbak posta elektronikoz egin behar dira, sociedadfotografica@gmail.com helbidean edo 945 243 922 telefonora deituta.

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana