AcuarelArte erakusketan, Leticia González akuarela-egile bilbotarrak, akuarelaren teknikaren bidez, Bilboko itsasadarreko paisaia ezagunez gain, ikuspegi alternatibo bat duten obrak eskaintzen ditu, collagea eta testura ezberdinak erabiliz.
Bere pintura-estudioan, artista honek (Euskal Akuarela-egileen Elkarteko kidea denak) eboluzionatu egin du: argazkigintzaren pareko arte batetik, izaera garaikidea duen arte libre batera.
EXPODISTRITO
EXPODISTRITO programa Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimen bat da. Uriko adierazpen artistikoak deszentralizatu nahi ditu, eta artista berrien lana jendeari aurkeztu, baita kontsakratuta dauden beste artista batzuen erakusleiho izan ere.
Ohikoa den moduan, erakusketak txandakatu egingo dira. Bakoitzaren data udaltegietan, barrutietako kultur programazioa jasotzen duen web-orrian (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefonoan kontsultatu daiteke.