"La prospección de Kairós", Ivan Gomezen erakusketa

Bilbao 2020(e)ko azaroaren 19(e)tik 2021(e)ko otsailaren 21(e)ra
  • "La prospección de Kairós", Ivan Gomezen erakusketa

La prospección de Kairós izenez Iván Gómez artista 2019ko ekainaz geroztik garatzen ari den arte proiektua azaroaren 19an inauguratuko da BAT Lantegia Ideien laborategian. Ikerketarako egitura metodologiko horrek, Kapitulu izenez proposatutako hainbat lan-faseren bidez, «elkarren artean» kontzeptua berriz kokatzea du helburu, nolabaiteko «jakintza-gune» baten osatuta.

Prozesua Sarrera batekin hasi zen, beste artista batzuen praktikatik abiatuta «Denkraum» kontzeptua aurkeztuz, «pentsamendurako espazio» gisa zuen esanahia azpimarratuz.

Ondoren, 0 kapituluan, lantalde bat sortu zen, eta ariketa-programa batetik abiatuta, «Denkraum» praktika artistikoan sakontzeko, entsegu aktiboa jarri zuten abian.

Prozesu horren ostean, 1. kapitulua erakusketa bat da, non hilabete hauetan ikasitakoa artikulatzen den; 2. kapituluan, berriz, erakusketan kokatuko gara, hitzaldi-jardunaldi batzuekin, «elkarren arteko» gaia difraktatu eta horietako ikuspegietatik irakurri ahal izateko.

Jardunaldi hauetan parte hartuko duten artista eta arte ikertzaileen artean daude, besteak beste, Juan Llano Borbolla, Aurora Fernández Polanco, Iván Flores, Oriol Fontdevila, Emma Ingala eta Bulegoa z/b.

Proiektua 3. kapituluarekin amaitzen da; hor, aurreko kapituluak deseraikiz sortutako lagin berri bat aurkeztuko da

Iván Gómez (Irun, 1984) Arte Ederretan lizentziatu zen (UB), eta Los Bañosko (Kuba) San Antonio Zinema Eskolan jarraitu zuen ikasten. Ikerketa eta Sorkuntzako masterra egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bertan jarraitzen du ikertzaile-lanetan. Bere piezak hainbat lekutan egon dira ikusgai, besteak beste, BilbaoArten (Bilbo), MAMM museoan (Medellin), Pärnu International Film and Video Festival-en (Tallinn), Espai Cultural Caja Madrid-en (Bartzelona), Vostell Malpartida Museoan (Caceres), La Casa Encendida-n (Madril) eta Berlin, Brusela, New York eta beste hiri batzuetan. Hainbat sari irabazi ditu, eta bere pieza batzuk bilduma pribatuetakoak dira, hala nola Pi-Fernandino edo BilbaoArte Fundazioarenak. Bitartekari gisa, zenbait tailer eta mintegi eman ditu, eta bitartekaritza-programa bat sustatzen du Bilboko Rekalde Aretoan.

Lantaldea: Karen Rivas, Andrea Álvarez, Iván Ureta, Lucía Pedregal, Nieves Barrenetxea, Bernarda B. Garmendia.

ORDUTEGIA: 16:00-20:00, ASTEARTETIK LARUNBATERA.

HITZALDIAK: ABENDUAK 2 ETA 3.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana