Helena Goñiren Ozeano bat, bene-benetan hotza erakusketak artista berak 2017an Kanadara egindako bidaia batean jasotako materialetan oinarritutako bideo eta argazkiak biltzen ditu. Erakusketak biltzendituen lanek harremanetan jartzen gaituzte pertsonaia-, egoera- eta istorio-sorta jakin batzuekin, zeinek eramaten baikaituzte ez-lekubatera, imajinario oniriko eta, batzuetan, baita zentzugabe batekin. Eramaten gaituzte, baita, atmosfera nolabait denboratik kanpokobatera, non denboraren joana bestelako arau batzuei egiten baitie men. Atmosfera hori bereziki agertzen da piezetako batean, bideo batean: mugitzen ari den tren baten irudiak ematen dituelarik, ez da bideoan apenas aldaketarik sumatzen, bakarrik zeruaren kolorea, eta tren-bidaia horretan bizitako zenbait une islatzen dituzten irudiak,agertu eta desagertzen direnak.
Helena Goñi Kanadako mendebaldeko kostaldean bizi izan zen haurtzaroan.2017an alderik alde zeharkatu zuen herrialdea bi hilabetetan,ekialdeko kostatik hasita, asmoa zuela berriz aurkitzea ia erabatezezagun izanagatik, haurtzaroko oroitzapen ia-oia guztiak hartzen dizkion leku bat.