Rockein! 2020: Finala

Basauri 2020(e)ko Azaroak 20
  • Rockein! 2020: Finala

Ekainaren 24an itxi zen Rockein-en 8. edizioan izena emateko epea. 169 artistak eman dute izena, bosgarren urtez jarraian partehartze marka gaindituz. Rockein Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzendutako lehiaketa musikala da.

Jasotako proposamenen artean 23 tokikoak dira (Basauri, Galdakao, Arrigorriaga edo Laudion erroldatutako kide bat, gutxienez), eta 22k euskarazko talderik onenari sarira hautagai izateko aukera dute (2019an, 18).

Rockein-en finalak iragan maiatzaren 22an izan behar zuen, baina alarma-egoeraren ondorioz eta Covid-19aren hedapena geldiarazteko prebentzio-neurri gisa, atzeratu egin zen. Finalerako hitzordu berria azaroaren 20an izango da Basauriko Social Antzokian. Aurrerago jakinaraziko dira egun horretan publikoaren, artisten eta langileen osasuna zaintzeko ezarriko diren neurriak, baita 6 finalisten izenak ere, lehiaketako epaimahaiak bere erabakia hartu ostean.

Parte-hartzearen bilakaera

Rockein-ek parte-hartzaile kopurua bikoiztu du 2013ko lehen ediziotik, honako bilakaera honekin:

2013: 85 parte-hartzaile
2014: 105 parte-hartzaile
2015: 95 parte-hartzaile
2016: 110 parte-hartzaile
2017: 129 parte-hartzaile
2018: 135 parte-hartzaile
2019: 146 parte-hartzaile
2020: 169 parte-hartzaile

Azken urteetan Rockein-en antzeko helburuak dituzten beste lehiaketa batzuen sorrerak ekarriduen albiste pozgarriaren ondoren, Nerbioi-Ibaizabalen jaiotako lehiaketa Euskal Herri mailan erreferentzia bezala indartu da, parte-hartze datuei eta jasotako proposamenak berritzeko erakutsitako gaitasunari erreparatuz gero. Rockein-ek amateurismotik profesionaltasunerako pausua ematen saiatzen ari diren proiektu berriei laguntzeko hasierako izpirituarekin jarraitzen du.

Publikoaren saria erabakitzeko bozketa

Bukatzeko, publikoaren saria erabakitzeko bozketa prozesua uztailaren 25era arte irekita egongo da, Rockein-en Facebook profilean sortutako plataformaren bitartez.

Jokoan dauden sariak

Artista irabazlea
-EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea Bilboko El Tigre estudioetan.
-EParen 500 kopia diseinatu eta editatzea, CD euskarrian.
-Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztea.
- Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

Tokiko artistarik onena
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

Euskarazko artistarik onena
-Abesti bat grabatzea eta ekoiztea.  
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

Publikoaren saria
-Bizkaiko areto nagusienetako batean edo MAZ Basauri jaialdian kontzertua eskaintzea (antolatzaileek zehaztuko dute).

BIBA!

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana