"Sisiforen paperak"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Azaroak 19
  • "Sisiforen paperak"

Gasteizko Antzerki Jaialdiaren barruan. 

Antzezlaneko pertsonaietako batek dioen gisan, egunkari bat “Gerra eta bakea ttipi baten parekoa” da. Egunero iraungitzen den nobela amaiezina. Mundu kaotikoa, lau zutabe estutara ekarria. Ez da harritzekoa kazetariak bokazioaren zerbitzura egotea, lan ezinezkoa baita haiena: idazkera zehatzaren eta gertaeren egiaren alde setatzen dira erredakzioan, prekarietatearen eta etsipenaren kontra erlojupean borrokan. Bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzeko. Ikertu eta galderak egitea da kazetariaren zeregina; zer gertatuko litzateke, ordea, galdekatua dena kazetaria bera balitz?

“Egunkaria kasuan” libreki inspiratutako lan hau kazetaritzari egindako omenaldia da, modu bidegabean itxiarazi dituzten hedabide guztiei eskainia.

Zuzendaritza: Fernando Bernués

Testuak: Arkaitz Cano

Egokitzea: Patxo Tellería

Principal Antzokiaren, Arriaga Bilbao Antzokiaren, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiaren eta Zentro Dramatiko Nazionalaren koprodukzioa.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana