"Truffauten 88 urteak" zinema zikloa: "Une belle fille comme moi"

Bilbao 2020(e)ko Azaroak 20
  • "Truffauten 88 urteak" zinema zikloa: "Une belle fille comme moi"

François Truffaut zuzendariari eskainitako zinema zikloa.

Jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.

Zikloan 12 film proiektatuko dira astelehen eta ostiraletan (bi emanaldi).

Sarrera doakoa izango da, aldez aurretik erreserbatuta, telefono bidez (Tel.: 94 415 50 97), proiekzioaren egun berean, 9:00etatik aurrera eta saioa hasi baino ordubete lehenago arte.

Pertsona bakoitzeko gehienez bi eserleku erreserbatu ahal izango dira, eta horiei zenbaki bat esleituko zaie. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea.

Une belle fille comme moi

Stanislav Previne soziologia irakasle gazteak Camille Bliss presoa aukeratzen du emakumeen kriminalitateari buruzko bere ikerketaren landa lana egiteko. Bere teoriak baieztatzeko, Stanislavek Camille alkarrizketatzen du. Horrela kontatzen ditu neska gazteak bere haurtzarotik gaur egunera arteko gorabeherak. Topaketek aurrera egin ahala, Stanislav Camilleren errugabetasunaz konbentzitzen ari da.

Komedia kutsua duen film hau bere narrazio fresko eta originalagatik nabarmentzen da. Haren bitartez, Truffautek garaiko morala erabat urratzen duten hainbat gai eta egoera jartzen ditu mahai gainean.

Jatorrizko izenburua: Une belle fille comme moi
Zuzendaritza: François Truffaut
Gidoia: François Truffaut, Jean-Loup Dabadie
Musika: Georges Delerue
Argazkigintza: Pierre-William Glenn
Protagonistak: Bernadette Lafont, Claude Brasseur, Charles Denner, Guy Marchand, André Dussollier


Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2020(e)ko Azaroak 20
  • Ordutegia19:00
  • Lekua BilbaoArte
    Urazurrutia, 32
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaFrantsesa
  • Web BilbaoArte

Non

Euskadi, auzolana