Tytti Thusberg: "Karelia"

Tolosa 2020(e)ko azaroaren 20(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 9(e)ra
  • Tytti Thusberg: "Karelia"

Azaroaren 21etik 29ra, Europa osoan, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa jasangarria sustatzea helburu duen astea da. Urtero, gai bat aukeratzen da ardatz gisa eta edizio honetan, honako gai hau aukeratu dute: hondakin ikusezinak!

"Hondakin ikusezinak" produktuak fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakinak dira, normalean, kopuru handitan sortzen direlarik. Hauen zati bat ezin da birziklatu eta zabortegietan eta erraustegietan amaitzen dute. Hondakinen aztarnarekin batera, sortutako CO2aren inpaktua dator. Ekoizpen eta kontsumoa jasangarria izan dadin, produktuek bizitza luzeagoa izan behar dute, konpontzen eta birziklatzen errazagoak izan behar dira. Produktuaren balio-bizitza handitzeak ekoizpen berri baten beharra murrizten du, eta, beraz, baita fabrikazioan sortutako hondakin-kopurua ere.

Ehungintza da planetan ingurumen-inpaktu handiena duen sektore ekonomikoetako bat, bai ekoizpenean, uren eta lurzoruen kutsaduraren ondorioz, bai ondorengo kontsumoan eta hondakinetan. Estatuan bakarrik, zabortegietara iristen den materialaren % 10-15 ehun-hondakina da.

Karelia erakusketak gaiaren inguruan hausnarketa eragitea eta kontsumo iraunkorraren aldeko aldaketak sustatzea du helburu

Diseinatzailearekin erakusketaren bisita gidatua egiteko aukera egongo da azaroaren 30ean eta abenduaren 14an, 18:00etatik 20:00etara. Bere obra azalduko du eta lanak egiteko erabilitako teknika ezagutu ahal izango da. Saio hauetan parte hartzeko izena eman behar da aurrez tolosakoingurumenzentroa@gmail.com helbidean, eta plazak mugatuak izango dira.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko azaroaren 20(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 9(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 17:30-20:30
  • Lekua Aranburu Jauregia
    Andra Maria Plaza, 4
    Tolosa
  • Web Aranburu Jauregia

Non

Euskadi, auzolana