Izaro + Deñe

Azpeitia 2020(e)ko Azaroak 21
  • Izaro + Deñe

IZARO

Izaroren unibertso poetikoa soinu-urtaro eta kontinenteak gurutzatzeko prest dator. Bere debut album nabarmenaren (Om, 2016), eta bere kontsakrazioa izan zen bere bigarren diskoaren ondoren (Eason, 2018), urtarrilak 31 izango da egun aukeratua bere hirugarren lana kaleratzeko: Limones en invierno.

Sekula ez du lortu euskal artista hain gazte batek, hain denbora gutxian "sarrerak agortuta" kartela jartzea Euskal Herriko tenplu musikal guztietan (Kursaal, Arriaga Antzokia, Victoria Eugenia...). Sekula ez du lortu artista batek kontzeptu eta estilo proposamen hain zabal batekin, hainbeste emozio eta gustorik, aurreiritzi eta muga gabe bere sormenean. Ingelesa, euskara eta gaztelania erabiliz.

Pop-a, folk-a, mediterraneoaren itzala, edo melodia urratu eta geldoa. Eta hiru belaunaldi elkartuaz kontzertu berean: berarekin mundua aldatu nahi duten gazte ameslariak, maitemintzen diren bikoteak, seme-alabei esker Izaroren unibertsora hurbiltzen diren gurasoak bertan ilusioz murgiltzeko, edo alderantziz, beraien aisialdi familiarra emanaz adinik gabe.

Orain kolorez, usainez, tenperaturaz eta kontraste kitzikagarriz betetako disko batekin dator. Egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoetatik, neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoetaraino. Ez dugu gehiago kontatuko.

  • MUSIKARIAK: Izaro Andres (ahotsa, gitarra), Iker Lauroba (gitarra), Garazi Esnaola (teklatua), Julen Barandiaran (baxua), David Gorospe (bateria).

 

DEÑE

Deñe García-Calvo 17 urteko neska azpeitiarra da. Betidanik izan du musikarekin lotura. 8 bat urterekin hasi zen Azpeitiako musika eskolan pianoko klaseak hartzen eta orain dela bi urte kantu eta gitarra klaseak hartzen hastea erabaki zuen. Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketako 29. edizioan parte hartu zuen eta lau finalisten artean gelditu zen.

Lehen abestia Azken Agurra izan zen eta 14 urterekin konposatu zuen. Bere abestiak gure mundua ingururatzen duten arazoetatik datozte eta hauen helburua bere musika lasaiarekin jendeari arazo horien berri ematea izango litzateke.

kulturaz.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana