Iraia Elias: "Animalietatik pertsonaietara"

Gernika-Lumo 2020(e)ko azaroaren 21(e)tik 2020(e)ko azaroaren 22(e)ra
  • Iraia Elias: "Animalietatik pertsonaietara"

Artedramak antolatutako "Keinu, antzerkira hurbilduz" antzerki tailer trinkoen baitan.

Iraia Eias (Zarautz 1980). 2001ean diplomatu zen irakasle bezala Heziketa Bereziko espezialitatean. Era berean antzerkiarekiko interesak Donostiako TAEn antzerki ikasketak egitera bultzatu zuen, baita adar ezberdinetako antzerki ikastaroak egitera ere han eta hemen. Azken esperientzia Buenos Airesen izan du 2016.urtean, Lecoq-en pedagogian oinarritzen den antzerki sorkuntza eta mugimenduko CABUIA eskola internazionalean. Urte hauetan guztietan proiektu ezberdinetan hartu izan du parte eta proiektu kuttunen artean daude Ainhoa Alberdirekin batera sortutako TTAK TEATROA (2009) eta METROKOADROKA KOLEKTIBOArekin eginiko lanak. Zineman berriz, Koldo Almandozen Oreina eta Asier Altunaren, Amama filmean (2015) jardun zuen.

Animalietatik pertsonaietara

Milaka animalia ezberdin bizi dira lurrean.  Bakoitzak du bere erritmoa, arnasa hartzeko modua, mugimendua, begirada, energia… Animaliek emandako informazio horretatik abiatuko dugu lana pertsonaiak sortzeko.  Eurek gure gorputzean utzitako arrastoak zein pertsona mota sortu dezake?  Jolasa eta ikerketaren bidez deskubrituko dugu.

 

 

 

Artedrama

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2020(e)ko azaroaren 21(e)tik 2020(e)ko azaroaren 22(e)ra
  • Lekua Elai-Alai Aretoa
    Foru Plaza, 2
    Gernika-Lumo
  • Zenbatekoa25 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Elai-Alai Aretoa

Non

Euskadi, auzolana