Blues Hotsak 2020: Dama Beltzak

Soraluze-Placencia de las Armas 2020(e)ko Azaroak 22
  • Blues Hotsak 2020: Dama Beltzak

Blues Hotsak zikloaren bigarren edizioari ekingo diote aurten azaroan, segurtasun neurriak zainduz eta entzulegoaren aforoa mugatuz.

 

Musika bikaina egiteaz gain, musikaren bitartez iraultza eta borroka egin zuten dama beltz batzuei merezitako errekonozimendu xumea da DAMA BELTZAK.

Mugimendu musikal eta sozialaren erreginak izan ziren, besteak beste, Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin.

Ahazturan gera ez daitezen, bost emakume ausart hauen bizitzak kontatu eta haien abestiak kantatuko dituzte. Estitxu Pinatxo Berako kantariaren ahotsa oinarri hartuta, piano eta gitarra doinuek jantziko dituzte dama beltzen abestiak.

Blues Hotsak

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana