"Kutsidazu bidea, Ixabel (musikala)"

Arrasate-Mondragon 2020(e)ko Azaroak 22
  • "Kutsidazu bidea, Ixabel (musikala)"

Juan Martín, donostiar gaztea, mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute.

Juan Martínek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoei, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi jakiteari. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak a kuppela abesten eta behiak dantzan.

Informazio gehiago: Demode Produkzioak

 

arrasate.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaDemode Quartet
  • Data 2020(e)ko Azaroak 22
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Amaia Antzokia
    Otalora Lizentziaduna Kalea, 6
    Arrasate-Mondragon
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Amaia Antzokia
Ikuskizunaren informazioa >>

Non

Euskadi, auzolana