Oihan Vega: "Euskañolitis"

Olazti/Olazagutía 2020(e)ko Azaroak 22
  • Oihan Vega: "Euskañolitis"

Nork daki euskaraz iraintzen? Eguneroko bizitzan zergatik jotzen dugu horrenbeste erdarara? Umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu Oihan Vegak bakarrizketa komiko dibertigarri eta ironiko honekin, musikaz, kantuez eta zineaz lagunduta.

Horretarako, Kepa  Errasti Euskal Telebistako gidoilari eta aktore ezagunaren laguntza izan du, film labur ‘sketch’ umoretsu sorta bat zuzendu baitu ikuskizun honetarako. Horrez gain, publikoarekiko interakzioa eta elkarrekintza etengabea da ikuskizun berri honetan. Gainera, Loramendi Euskara Elkartearen laguntza ere izan du proiektu honek.

Elkarlan horren emaitza izan da ‘EUSKAÑOLITIS’, publikoari barrea eragiteaz gain, pentsarazi egiten dion bakarrizketa, film labur eta pasarte dibertigarreikin, baina galdera deseroso eta garratzekin ere, ikuskizun honen helburua euskararen erabileraren inguruko hausnarketa gordina egitea baita.
Oihan Vegak, era umoretsuan, telebistako filmeak berreskuratuko ditu, euskal zinearen azterketa ironikoa egiteko, izan ere, nork ikusten du zinea euskaraz? Zein garrantzia ematen zaio euskarari telebistan eta komunikabideetan oro har? Hainbat galdera plazaratzen ditu taula gainean kritika komikoa eginez.

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana