(online) "10 urte Lete gabe": "Historiaren tabernan", Anjel Lertxundiren eta Alex Gurrutxagaren hitzaldia

Pamplona/Iruña 2020(e)ko Azaroak 23
  • (online) "10 urte Lete gabe": "Historiaren tabernan", Anjel Lertxundiren eta Alex Gurrutxagaren hitzaldia

"10 urte Lete gabe"

"XABIER LETE, HISTORIAREN TABERNAN" hitzaldia Anjel Lertxundi eta Alex Gurrutxaga hizlarien eskutik eta Fermin Erbitik aurkezturik, on line izanen da, azaroaren 23an, astelehena, 19:00etan, Kondestableko Civivox zentrotik.

Antolatzaileak: Nafar Ateneoa, Iruñeko Udala eta Karrikiri.

Bohumil Hrabal idazle txekiarrak dioenez, "belarria jarri eta kontakizunen sorta bat sortzen da tabernako jardun hutsaletatik". Halako jardun askok lortzen omen du egunerokotasun tristetik zerbait ederra ernaltzea edale baten edo bestearen bihotzean. Hartan, tabernako istorio eta pentsamendu asko bihurtzen dira iraunkorrak, «arima zauritzen dutenak [...], absurdoari eta giza existentziaren misterioari buruzko galdera handiak» historiaren tabernan. Taberna, herriko plaza, kaleak, herritarrak... Letek liburuetan biribiltzen zuen kalean entzundakoa: ahozkoak eta idatziak, bi-biek egiten dute bat Leteren poetikan.

Hartaz mintzatuko dira Alex Gurratxaga eta Anjel Lertxundi, Xabier Leteren inguruko hainbat puntu, txandaka, jorratuz (poesia, batetik eta prosa bestetik; prozesu poetikoa izarren hautsetik egunsentiaren esku izoztuetaraino; Lete autodidakta; aberriaren auzia; fedearena...


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2020(e)ko Azaroak 23
  • Ordutegia19:00
  • LekuaPamplona/Iruña

  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana