Enkarzine 2020

Zalla 2020(e)ko azaroaren 23(e)tik 2020(e)ko azaroaren 28(e)ra
  • Enkarzine 2020

2020ko azaroaren 23tik 28ra ospatuko da 39. ENKARZINE Zinema eta Bideo Lehiaketa amateurra. Abuztuaren 23ra arte egongo da zabalik lanen inskripzioa.

1979an, Zallan sortutako lehen zinema amateurraren kideek osatutako URRIA taldean du oinarri lehiaketak. 1980an URRIA taldeak lehenengo “Muestra de Cine Amateur en Super 8” antolatu zuen, eta hiru urteren ostean, mostra hutsa zena, lehiaketa ere bilakatu zuten 1984an.   Bizkaiko Foru Aldundia eta “Asociación Cultural de las Encartaciones” izan ziren aldaketa horren sustatzaileak,  eta urtero Enkarterriko herri batean egitea erabaki zuten. Hiru urtez eutsi zioten herri aldaketa horri, 1987an , URRIA taldeak ardura berreskuratu zuenean, Zallan finkatu zuten arte. Gaur egun, oraindik, Zallan ospatzen dira emanaldiak zein sari-banaketa ekitaldia.

Etxekoek etxekoentzat prestatzen duten lehiaketa izaera izangatik, azken urteetan garrantzi handia irabazi duen hitzordua da Bizkaia zein Euskal Herri osoko zinemagile amateurrentzat. 39. edizioa izango da aurtengoa, eta “zuzendari ez-profesionalak, industria zinematografikoan ospetsuak ez diren zinegile ez-profesionalak” gonbidatu dituzte beren lanak aurkeztera.

Ez dago oinarri espezifikorik. Film laburrak izan behar dute, gehienez ere 30 minutukoak, baina askatasun osoa dago gaia, hizkuntza, generoa edo formatuari dagokionez. Parte-hartzaile bakoitzak, gainera, nahi beste film aurkezteko aukera izango du; betiere, lehenago aurkeztu ez baditu. Euskara eta gaztelera izango dira lehiaketaren hizkuntza nagusiak, beraz, hirugarren hizkuntza batean errodatutako lana izanez gero, azpitituluak eduki beharko ditu.

Proposamenak bidaltzeko bi bide zabaldu dituzte:

Obren hautaketa zein emanaldien programa antolakuntza-batzordearen esku egongo da, eta emanaldiak Zallako zine-antzokian egingo dituzte 2020ko azaroaren 23tik 27ra. 2020ko azaroaren 28an, larunbatean, ospatuko dute itxiera ekitaldia. Bertan, sari banaketa ekitaldia eta saritutako filmen emanaldia egingo dituzte.

zinea.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana