Haur eta Gazte Literatura: berrirakurketak eta zeharkako elkarrizketak

Leioa Azaroaren 23(e)tik azaroaren 24(e)ra
  • Haur eta Gazte Literatura: berrirakurketak eta zeharkako elkarrizketak

Haur eta Gazte Literatura arian-arian sendotu da azken hamarkadetan, eta literatura-genero horren zati handi bat jatorrizko lanek osatzen badute ere, beren lekua dute aurretik idatzitako testuen ‘berrirakurketa’ gisa sortutako sormen-lanek, izan Literatura Unibertsaleko klasikoenak, izan ahozko tradizioko testuenak… Errealitate berrietara egokitzeko ahaleginean egindako lanen bidez, elkarrizketak sortzen dira testuinguru berrietatik idatzitako testuen eta aurreko testuen artean. Era berean, literatur ikasketek eta literatur kritikak literaturaren erabilera kontzienteagoetarako bidea eman dute, eta erabilera horiek testuak ‘berrirakurtzeko’ tresna dira. Hala, Haur eta Gazte Literatura ez da soilik literatura bere horretan, literatur gogoeta ere bada.

Biltzar honetan Haur eta Gazte Literaturako egokitzapenen, berridazketen zein berrirakurketen inguruan hausnartu nahi genuke. Bestela esanik, ikuspegi askotarikoetatik, kode ezberdinetatik zein foku edo helburu anitzetatik aurreko testuak berriz lantzen dituzten literatur testuen inguruan aritu nahi genuke. Halaber, proposatzen dugu testuak berrirakurtzea literatur zein kritika ikuspegi berrietatik. Hortaz, askotariko gaiak jorratuko ditugu, besteak beste, genero- eta egitura-aldaketak, jatorrizkoarekin elkarrizketan ari diren bertsioak, baliabideen translazioa formatuen arteko aldaketan, funtzio, esanahi, zentzu zein literatur motibo berriak esleitzea edo aldaketak eta ezabatzeak egitea. Horrez gainera, literatur testuei ikuspegi estetiko eta ideologikoetatik begiratuta, ahaleginduko gara literatur teoriaren transbertsalitateari arreta jartzen, izan ere, lagundu egiten du konbentzio sozialak kuestionatzen eta birplanteatzen, eta lanen eta berrirakurketen berrikuste kulturala egiten.

Komunikazio-proposamenak egiteko, honako hauek dira bidali beharreko datuak: egile guztien izen-abizenak, afiliazioa, posta elektronikoa, 15-20 lerroko komunikazioaren laburpena eta 10 lerroko informazio biografikoa.

Proposamenak irailaren 7a baino lehen bidali behar dira helbide elektroniko honetara: lijBilbao@gmail.com

Irailaren 30a baino lehen jakinaraziko da talde antolatzailearen ebazpenaren berri.

Ahozkoak izango dira komunikazio guztiak, eta euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu daitezke. Aurkezpenetarako 20 minutuko tartea izango dute egileek, eta ondoren 10 minutu egongo dira eztabaidarako.

Egun bizi dugun egoera dela eta, biltzarra modu semipresentzialean egingo da: aukera baldin badago, biltzarra modu presentzialean egingo da; baina, modu telematikoan parte-hartzeko aukera eskainiko zaie bertaratu ezin duten parte-hartzaileei edo hala eskatzen dutenei. Egoerak hala behartuko balu, komunikazio guztiak online egingo lirateke.

Parte hartzaile bakoitzeko ordaindu beharreko tasak (biltzarrean izen-ematea eginda duten parte-hartzaileek baino ez dute agiria jasoko):

- Parte-hartzaileak: 60 €

- UPV/EHUko parte-hartzaileak: 40 €

- Bertaratze-agiria behar duten entzuleak: 10 €

Izen-ematea egiteko, behean zehaztu bezala egin behar da ordainketa, eta ordainagiria bidali helbide honetara: lijBilbao@gmail.com

- UPV/EHUn bestelako proiektu zein taldetan ari diren kideek, organikaren bidez egin dezakete ordainketa: 205120ZZAX.

- Gainerako parte-hartzaileek banku bidezko transferentzia bat egin beharko dute, datu hauek erabilita:

Kontu-korrontearen zenbakia : IBAN ES14 2095 092 94-1061569702

Kontzeptua : LIJ Bilbao + Parte hartzailaren izena eta abizenak.

EHU

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana