"Sorginak! - ¡Brujas!"

Tolosa 2020(e)ko azaroaren 23(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 7(e)ra
  • "Sorginak! - ¡Brujas!"

EmPoderArte emakume artisten nazioarteko elkarteak emakumeen problematikarekin eta horrek gizartean dituen inplikazioekin lotutako gaiei buruz hausnartzen du bere erakusketetan. Gure helburu nagusiak emakume artistak ezagutaraztea, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bilatzea eta indarkeria matxistaren aurka borrokatzea dira. XV. mendetik XVIII. mendera Europan 250.000 emakume hil zituzten krudelkeriaz, sorginkeria leporatuta. Bada, erakusketa honetan, hilketa horiek izan ditugu hizpide. Uste dugu gaur egun oraindik ere ez direla behar bezala salatu hilketok.

Erakusketa honetan, ez duzue ikusiko emakumerik erratz gainean igota; bai, ordea, adineko emakume nekazarien tratu txarren salaketa. Ez duzue ikusiko, halaber, emakume satanikorik umeak bizirik kozinatzen; bai, ordea, Espainian urtero gertatzen diren 50etik gora hilketa matxistengatik amorratuta dauden emakumeak. Ez dago akelarre satanikorik; bai, ordea, Eliza katolikoak sorginkeria leporatu zieten milaka emakumeren torturan, sexu-sadismoan eta hilketa krudeletan izandako parte-hartzeari –batzuetan, zuzeneko inplikazioari– buruzko erreferentziak.

Ohiko irudikapenak –atso zahar zarpailak, sudur handikoak eta garatxoz josiak, edabe nazkagarriak prestatzen– jazarpena pairatu zuten emakume horien irudi gutxiesgarriak dira, eta, gainera, haien aurkako sarraskien benetako arrazoia minimizatzen eta fribolizatzen dute: lurrak eta etxeak kentzen zizkieten, haien ezagutza-nitxoekin eta bizirauteko moduekin –emaginak eta sendalariak ziren– gelditu nahi baitzuten edo, besterik gabe, elite boteredunaren beharrei erantzuten ez zietelako hiltzen zituzten; izan ere, metodo antikontzeptiboei edo abortuei buruz aholkuak ematen zituztenez eta, ondorioz, emakumeei beren gorputzen kontrola izaten laguntzen zietenez, arriskuan jartzen zituzten kapitalismo patriarkalaren interesak.

Testua: Pepa Santamaría.

Antolatzaileak: EmPoderArte elkartea eta Tolosako Berdintasun saila.

Inaugurazioa - bisita gidatua: azaroak 23 / 19:00etan.

Hitzaldia - Zoom bidez - azaroak 24 - 19:00: "¿QUIÉN NO CREE EN LAS BRUJAS?" - Pilar Careaga.

Bisita gidatua: abenduak 18 / 19:00etan. Bisita gehiago egiteko berdintasuna@tolosa.eus helbidera idatzi.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko azaroaren 23(e)tik 2021(e)ko urtarrilaren 7(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 17:30-20:30
  • Lekua Aranburu Jauregia
    Andra Maria Plaza, 4
    Tolosa
  • Web Aranburu Jauregia

Non

Euskadi, auzolana