"EDEN"

Bilbao 2020(e)ko Azaroak 24
  • "EDEN"

Bilbao TX Fest 2020 - Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia

EDEN paradisuko langile pare batek antzesten du, harridurarako tekniken bildumagileak, sorpresak sortzen dituzten aparailuetako espezialistak.

EDEN mundu berriren sorkuntzako bulegoa da eta bertan asmatutako paradisuak diseinatzeko eta eraikitzeko eskaerak jasotzen dira.

EDEN zuzeneko sorkuntza da. Aukera guztiak saiatzen dira, xehetasunez idatzi, lupaz aztertu, poetikoki berrikusi eta asmatutako edo benetako mapetan kokatu egiten dira. Kalean bertan egindako munduaren mirariak.

EDEN hitzik gabeko ikuskizun collage bat da. Objektuen antzerkia, instrumentu anitzeko musika, maskara-dantza eta eszenaratutako sorkuntza plastikoa uztartzen ditu. Sentsazioen sortzailea da non irudia, soinua eta usainak poesiarekin bat egiten duten. Era berean, kuxkuxean ibiltzeko aukera ematen duten kaleko behatxuloen bilduma bat da, edenaz sakon gozatzeko jakin-mina baino ez baitugu behar.

Iraupena: 40 minutu.

Adin tarde egokia: publiko orokorra + 6.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana