Sabine Groenewegenen "Odyssey" filmaren emanaldia

Bilbao 2020(e)ko Azaroak 24
  • Sabine Groenewegenen "Odyssey" filmaren emanaldia

Tractora, Azkuna Zentroko Kolektibo Egoiliarrak, Kinuren hirugarren saioa aurkeztuko du azaroaren 24an; mugimenduan dagoen irudiaren inguruko autoprestakuntza proiektua da Kinu.

"Kinu#3" saioa Sabine Groenewegen-i eskainita dago. Saioan, Odyssey (2018) lanaren estreinaldia egingo da. Zinemagilearen azken lana da bera, ametsezko saiakera bat, artxiboko irudien materialtasunean sakontzen duena, irudi kolonial naturalizatuen dekonstrukzioa egiteko. Filmeko adimen zehaztugabeek gai erresistente batek planeta infektatu batera iristean sortzen dituen seinaleen multzo bat aztertzen dute, istorioen fluxua, denbora eta ulertzen saiatzen ari diren espazioa nahasten baitituzte.

Aurkitutako metrajea, zientzia-fikzioa eta poesia bateratuz, Odyssey lanak zalantzan jartzen du erretorika bisuala, eta galderak egiten ditu kontatzen dizkiguten istorioei eta horiek eteteko ditugun aukerei buruz. 

SABINE GROENEWEGEN (Haga, 1985) mugimenduan den irudia, collagea eta murgiltze-esperientziak lantzen dituen artista da. Gaur egun aztertzen ari da gure arbasoen esperientziak nola diren gure egungo eta etorkizuneko errealitate psikobiologikoaren parte. Haren lehen film luzea (Odyssey, 2018) hainbat jaialditan parte hartzeko hautatu dute, Doclisboa eta FID Marseille barnean hartuta, eta arte-zentroen programazioan ere sartu dute, hala nola Londresko Institute of Contemporary Arts-en (ICA). Kritikak goretsi egin du hainbat argitalpenetan, besteak beste, Film Comment eta Debordements-en, eta zinema independenteko kritikarien epaimahai batek emandako Film Onenaren saria jaso du Doc Alliance lehiaketan (zinema dokumentaleko jaialdi nagusietako zazpik batera emandako saria, CPH:Dox barne). Halaber, Film Luze Esperimental Onenaren saria jaso zuen Istanbul Experimental Film Festival-en.

SARRERA DOHAINIK, AURREZ AZKUNAZENTROA.EUS WEBGUNEAN IZENA EMANDA, LEKU GUZTIAK BETE ARTE.

IZENA EMATEKO FORMULARIOA


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana