Nazioarteko Zinema Mintegiaren V. edizioa

Donostia-San Sebastián Azaroaren 25(e)tik azaroaren 28(e)ra
  • Nazioarteko Zinema Mintegiaren V. edizioa

V NAZIOARTEKO ZINEMA MINTEGIA

NON DAGO ZINEMA?

2020 Azaroaren 25-28

 

Dónde / Dónde está / Dónde está la / Dónde está la casa / Dónde está la casa de / Dónde está la casa de mi / Dónde está la casa de mi amiga / Dónde / Dónde está / Dónde está el / Dónde está el cine / Dónde está el cine dentro fuera pasado futuro / Dónde.

 

GONBIDATUAK

Núria Gómez Gabriel / Ángela Millano eta Julián Pacomio / Vicente Monroy / Florian Wüst

 

 

Has gaitezen COVID oharrarekin:

Hilabete hauetan, zinema mintegiaren edizio berria prestatzen ari ginela, proiekzioak isten aritu gara, nazioarteko gonbidatuak, mahai-inguruak, lantegiak eta erakusketara bisita gidatuak. Pandemiaren egoera eta baldintza berriak direla eta ezinezkoa egin zaigu programa imajinatzen ari ginen bezala egitea eta beraz, murriztutako bertsio baten proposamena egin dugu nolabait publikoarekin partekatu nahi genuen espiritua / mamua / espektroa mantentzen duena. 

 

Nazioarteko Zinema Mintegiaren bosgarren edizioa Tabakalerak urtero zinema eta arte bisualei eskaintzen dien erakusketarekin dialogoan. Aurten Zine Ex. Abstrakziotik algoritmora.

Bi pelikula abiapuntu gisa: Jackie Raynalen Deux Fois (1968) eta Samuel Beckett eta Ana Schneiderren Film (1965).  Itinerario-hipotesi bat: espektroetatik zinemazaletasun berrira. Eta galdera bat: lagun, non dago zinema non?

Nazioarteko gainontzeko gonbidatuek gure programan parte hartuko dute datozen hilabeteetan, segurtasun neurriak bidaiatzeko eta mugekiko normaltasunera itzultzen direnean. Ez dago presarik, gonbidatuekin daukagun konpromezua beren proposamen eta obrek gure programan zentzua daukatenean datza. Hau da, mintegiaren testuingurutik haratago bere lana eta zinearen inguruko hausnarketa oso interesgarriak baitira. 

Hemen, mintegiko izen ez-presentzialak: Anouk De Clercq, Jun Fujita Hiroshi, Chloé Galibert-Laîné, Rainer Kohlberger eta Miren Agur Meabe.

Eta hemen programa bertsio murriztuan:

 

Azaroak 25, asteazkena 19:00

Mintegiaren aurkezpena: Víctor Iriarte eta Lur Olaizola.

Proiekzioa: Deux Fois, Jackie Raynal, Frantzia, 1968, 63'

 

Azaroak 26, osteguna 

12:00-13:00, Bisita gidatua. Florian Wüstekin, Zin Ex. Abstrakziotik Algoritmora erakusketaren komisarioa. 

18:00 Hitzaldia: Núria Gómez Gabriel (Presentziala eta Streaming).

Aquí y ahora, creedme, creednos, nosotrxs, los fantasmas (60').

19:00 Proiekzioa: Ghost dance, Ken McMullen, Alemania, UK, 1983, 100’

 

Azaroak 27, ostirala

12:00-13:00, Bisita gidatua. Florian Wüstekin, Zin Ex. Abstrakziotik Algoritmora erakusketaren komisarioa. 

19:00, Performance: PSYCHO, Ángela Millano eta Julián Pacomio. 50’ (Patioa).

 

Azaroak 28, larunbata

12:00-14:00, Elkarrizketa Núria Gómez Gabriel, Ángela Millano, Julián Pacomio eta Vicente Monroyren artean Víctor Iriartek moderatua. (Z aretoa).

19:00, Hitzaldia: Vicente Monroy (Presentziala eta Streaming).

Contra la cinefilia: Historia de un romance exagerado. 60' (Zinema 1).

Proiekzioa: Film, Samuel Beckett, Alan Schneider, EEUU, 1965, 20’

 


Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data Azaroaren 25(e)tik azaroaren 28(e)ra
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Web Tabakalera

Non

Euskadi, auzolana