ArabaXpress 2020

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko azaroaren 26(e)tik 2020(e)ko azaroaren 28(e)ra
  • ArabaXpress 2020

Tik Tok eta Instagram plataformak erabiliz sormena eta irudimena sustatzeko helburuarekin jaio da ArabaXpress, Arabako ikus-entzunezko lehenengo Rally Bertikala. Adin guztietako pertsonek parte hartu ahal izango duten rally honek egunero erabiltzen ditugun telefono mugikorrak izango ditu lan tresnatzat. Sakelekoa erabiliz, eta 48 orduko epean, parte-hartzaileek beraien lanak idatzi, grabatu eta editatu beharko baitituzte antolakuntzak proba hasi aurretik iragarriko duen gai sekretu bat oinarritzat hartuz.

Rallya azaroaren 26tik azaroaren 28ra egingo da eta bakarka zein, gehienez, sei lagunek osatutako taldeetan parte hartu ahal izango da bertan. Ostegunean, azaroaren 26an, arratsaldeko 18:00etan bidalitako bideo guztiek oinarritzat hartu behar izango duten gai sekretua jakinaraziko da. Gai hori jarraituz parte-hartzaileek 48 orduko epean gauzatu beharko dituzte pieza guztiak, gaur egun modan jarri den formatu bertikala errespetatuz. Amaitutakoan, parte- hartzaileek obra horiek WeTransfer web plataformaren bitartez bidali beharko dituzte antolakuntzak erraztuko duen posta elektronikora.

ArabaXpress-en lehenengo edizioa lau kategoria ezberdinetan egongo da banatuta.

  • umorea
  • ikus-entzunezko narrazioa
  • Koreografia
  • efektu bereziak

Infomazio gehiago

KulturAraba

Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2020(e)ko azaroaren 26(e)tik 2020(e)ko azaroaren 28(e)ra
  • OrdutegiaAzaroaren 26ko 18:00etatik aurrera
  • LekuaAraba osoan
    Vitoria-Gasteiz
  • HizkuntzaElebietan

Non

Euskadi, auzolana