"Cir-cabaret Armando Rissotto"

Tolosa 2020(e)ko Azaroak 26
  • "Cir-cabaret Armando Rissotto"

Titirijai 2020ren barruan

Zirkuari eta “barieteei” eginiko omenaldi laburra. Familiei zuzendutako sorkuntza-ikuskizuna. Pertsonaiek pistan zehar plazaratzen dituzte haien trebetasunak, balentriak eta bitxikeriak erakutsiz. Umoregile batek aurkezten du desfilea, modu karikatureskoa eta off ahotsa baliatuta.

Ikuskizunaren erritmoa lasaia izatetik gero eta biziago izatera pasatuko da: trepidante ma non troppo, allegretto, erlaxagarria. Protagonista bakoitzaren izaerak eta energiak markatuko du erritmoa betiere. Konpainiaren lan-ildoari jarraituz, Circ-Cabaret Armando Rissotto asmakizunez eta mekanismoz beteta dago, baita samurtasunez, magiaz eta poesiaz ere.

Armando Rissotto agure sentikorra eta sukaldaritzaren maitalea da, eta zintzo jarraitzen du bere lanarekin: pistako langilea, zuzendaria, aurkezlea eta beste edozer. Barietate-ikuskizunari ukitu originala emateko, menu moduan aurkeztea erabaki du, hau da, bankete handi balitz bezala. Pistan azalduko diren artistak dira menu berezi hau sortzeko osagai egokiak: motoziklista distiratsu eta bizkorra, abeslari aldarrikatzailea eta adarjotzailea, azti misteriotsu eta ia gauza guztietan eraginkorra, ahots leuna duen kantari ederra, trapezista trebea baino trebeagoa…

  • Zuzendariza: Jordi Llop
  • Egilea: Ignacio Azcargota
  • Aktorea: Ignacio Azcargota
  • Teknika: Portés
  • Gomendatutako Adina: Helduak
  • Iraupena: 50’
Titirijai

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana