"Delphine et Carole, insoumuses"

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Azaroak 26
  • "Delphine et Carole, insoumuses"

Delphinek eta Carolek euren bizitza kontatzeko proiektuari ekin zioten. Horretarako, dokumental honetaz gain, bideo-lantegiak antolatu zituzten, eta Center audiovisuel Simone de Beauvoir artxibo feminista sortu zuten. Pelikulan, Les Insoumuses eta Video Out taldeen obra feministen atalak hautatu eta erabili zituzten, baita Simone de Beauvoirren, Marguerite Durasen eta Chantal Akermanen elkarrizketak ere, beste batzuren artean. Horiek baliatuta, film honek feminismoaren historiaren kapitulu bat idatzi du, eta sormenez beteriko praktika politiko baten hastapenak arakatu ditu. Hala ikusiko dugu feminismoak ausardia, umorea eta subertsioa nola erabili zituen ekintza kolektiboa, hedabideen esku-hartzea eta artxibo-dokumentazioa lotzeko.

Jatorrizko bertsioa frantsesez eta azpitituluak gaztelaniaz.

Sarrera doan lekua bete arte.

Zineforumaren hizkuntza: Gaztelania.

  • Urtea: 2019
  • Iraupena: 69 minutu
  • Herrialdea: Frantzia
  • Zuzendaritza: Callisto McNulty
  • Generoa: Dokumentala
  • Gaiak: Feminismoa eta ekintza kolektiboa
  • Sariak: Pelikularik onena Marseillako FIDen
  • Ikus-entzuleen Saria Film de Femmes Jaialdian

Zineforumen koordinatzailea eta dinamizatzailea: Helena Gonzalez Estevez, Zinhezba kultura-elkarteko zinema-programatzailea.

Antolatzaileak: Gasteizko Udalaren Herritarren Parte Hartzerako Zerbitzua, Bizikidetzarako eta Aniztasunerako Zerbitzua eta Berdintasunerako Zerbitzua.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana