Fair Saturday 2020: "Sinfonía Por Un (Nuevo) Mundo"

Bilbao 2020(e)ko Azaroak 26
  • Fair Saturday 2020: "Sinfonía Por Un (Nuevo) Mundo"

Fair Saturdayren 2020ko edizioa, minak eta etorkizun humanizatuagoa eraikitzeko esperantzak markatutako urte honetan, “Sinfonia mundu (berri)aren alde” emanaldiarekin hasiko da. Horregatik, sinbolismo markatu batekin, Bilbao Orkestra Sinfonikoak Dvoráken edo mundu berriaren 9. sinfonia interpretatuko du, Jordi Francésen zuzendaritzapean, zeina gaur egungo zuzendari gazteen artean interesgarriena baita.

 Halaber, “Sinfonia mundu (berri)aren alde” emankizunarekin Bizkaiko Elikagaien Bankuaren 25. urteurrena ospatuko da. Erakunde horri eskerrak eman behar zaizkio, 1995. urteaz geroztik, egunero Bizkaiko pertsona eta familia zaurgarrienen alde egiten duen lanagatik. Irabazi guztiak haien lanari laguntzeko izango dira, pandemiaren eraginez beharrizana duten gero eta familia gehiagori arreta emateko.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana