Hitzen Uberanen X. urteurrena: "Hau ez da poesia (edo bai)"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Azaroak 26
  • Hitzen Uberanen X. urteurrena: "Hau ez da poesia (edo bai)"

Hitzen Uberanen urteurrena ospatzeko, solasaldi-irakurraldi bat antolatu da. Poesiari helduko zaio. Hau ez da poesia (edo bai)Ixiar Rozasek (Lasarte-Oria, 1972), Goiatz Labandibarrek (Oiartzun, 1985) eta Mikel Sotok (Iruñea, 1978) liburu argitaratu berri bana dute eta, horretaz gain, lan ugari egin dituzte poesiaren mugetan; soinuaren, teoriaren eta narratibaren ekarpenak ere txertatuz. Hiru autoreen proposamenak ezagutzeko aukera izango da eta, jarraian, zuzenean errezitala eskainiko dute.

Hitzen Uberan, euskal literaturan espezializaturiko webgune ataria, 2010ean sortu zen Euskal Idazleen Elkartearen eskutik. Hamar urte hauetan euskal literaturaren inguruan sortzen den informazio bildu eta zabaltzea izan du helburu nagusia.

Ekitaldirako sarrera gonbidapen bitartez da, eta lortzeko, aldez aurretik izena eman behar da donostiakoliburutegiak@donostia.eus posta elektronikoaren bidez. Gehienez 2 gonbidapen eskatu ahal izango dira eta bakoitzaren izen-abizenak zehaztu behar dira. Epea ostegunean, hilak 26, eguerdiko 12:00etan, amaituko da eta gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan jaso ahalko dira ostegunean arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Saioa grabatu egingo da eta gerora Donostia Kulturaren YouTube kanalera igoko da.

Hitzen Uberanen ekitaldia donostiakultura.eus-en agendan.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana