Idoia Asurmendi + Beste urtaroak

Hernani 2020(e)ko Azaroak 26
  • Idoia Asurmendi + Beste urtaroak

Idoia Asurmendiri musikarekiko zaletasuna familiatik datorkio eta txikitatik hasi zen etxeko musika-tresnekin esperimentatzen. Orain urte batzuk hasi zen bakarlari gisa kantatzen, euskal kantuen zein kanpoko pop-rock eta soul estiloko kantuen bertsioak eginez. Proiektu berri honetan, poesia, ilustrazioa eta animazioaren arteko fusioa egitea du xede, Maria Osesen poesiak uztartuz.

  • Idoia Asurmendi: ahotsa eta pianoa
  • Oriol Flores: perkusioa
  • Julen Barandiaran: baxu elektrikoa
  • Andoni Garcia: gitarra

Beste urtaroak taldeak Iker Laurobaren orain arteko diskoetako kantuak hartu eta folk esparrura eraman ditu, horretarako, zenbait musika-tresnez baliatuz eta beste herrialdeetako doinuak gure kulturan txertatuz: gitarra, pianoa, ukelelea, cavaquinhoa... Une berean urtaro desberdinak dira munduko hainbat lekutan, eta nolabait denak elkartu nahi dituzte haien musikaren bidez.

  • Musikariak: Iker Lauroba, Leire Letu, Olaia Inziarte, Urbil Artola, Maria Soriazu eta Andoni Etxebeste.

Emanaldia Katapulta Plataformaren zirkuituaren barruan kokatzen dira.

 

 

 

 

 

hernani.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana