Poetika 2020: Adriana Bañares, Esther Ramón eta Eduardo Villarroel

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Azaroak 26
  • Poetika 2020: Adriana Bañares, Esther Ramón eta Eduardo Villarroel

Poetika 2020 (udazkena)

Koldo Mitxelena Kulturuneak aurrera darama Poetika izeneko egitaraua, poesiaren kanpora eta barrura egiteko. Horretako, hilean behin, errezitaldiak antolatuko dira Areto Nagusian, euskaraz nahiz gazteleraz, bertako eta kanpoko poeten eskutik, gaur egungo poesiaren arrastoak aurkitzeko. Poeta gonbidatuak haren olerkien irakurraldi librea egingo du, poesia munduan adituren batek poetaren aurkezpena egingo du haren poesia lanari buruzkonondik norakoen azalpenaeta hurbilketa kritikoa eginez, eta Musikeneko ikasleak protagonista izango dira ere hainbat musika-pieza interpretatuz. Guztira hiru emanaldi antolatu dira. Poesiak ez du bere tokia galdu guztion topaguneizan nahi duen etxe honetan.

Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93  (08:30etik 14:30era)
programazioa@gipuzkoa.eus

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

Azaroak 26, osteguna, 19:30 (gaztelania)
Poeta: Adriana Bañares
Aitzinsolasa: Esther Ramón
Musika: Eduardo Villarroel (klarinetea)

Adriana Ban?ares (Logron?o, 1988). Filosofia ikasi zuen Valladolideko eta Bayreuth-eko (Alemania) unibertsitateetan. La niña de las naranjas (Ediciones Emilianenses, 2010) liburu-blogaren egilea da; ‘Etorkizunerako’ Artista Gazteen X. Beka, honako poema liburu hauek argitaratu ditu: La involución cítrica (Origami, 2011), Engaño Progresivo (Fundación Jorge Guillen, 2012), Ánima Esquiva (Origami, 2013) eta Ave que no vuela muere (Oblicuas, 2015), baita Eis (egilea editore, 2013) nobela laburra ere. Kontakizun laburren eta olerkien antologia ugaritan parte hartu du. Editorea den aldetik, Erosionados (Origami, 2013) izeneko poesia erotikoaren antologia koordinatu zuen. Adi beti literatura berriak eta formatu independenteek zer ekarriko, La Fanzine argitalpenaren arduraduna da, eta Aloha argitaletxeko zuzendaria. Horrez gain, Liburuaren Etxeko kultur kudeatzailea da Logroñon.

Esther Ramón (Madril,1970) poeta da, literatura kritikaria, eta idazketa sortzailea garatzeko tailerretan irakaslea. Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan doktoratu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Pedro Casariego Cordoba poetaren obrari buruzko tesi batekin. Honako poema-bilduma hauek argitaratu ditu: Tundra (2002), Reses (2008), Grisú (2009), Sales (2011), Caza con hurones (2013), Desfrío (2015), Morada (2016) eta En flecha (2018). ‘Minerva’ aldizkariko erredakzio-koordinatzailea izan da Madrilgo Arte Ederretako Zirkuloan, eta ‘Definición de savia' poesiari buruzko irratsaioko zuzendarikidea, Radio Círculo irratian. Gaur egun, poesia irakaslea da José Hierro Fundazioan. 2008an Ojo Crítico Poesia Saria jaso zuen.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana