Tenpera

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Azaroak 26
  • Tenpera

Donostiako hirukote zaratatsuak, aurreko urtean aurkeztu zuten “Business” EP-aren birari  bukaera borobil bat emateko aukera ezinhobea izango dute datorren Azaroaren 26an Tabakalareko Kutxa Kultur Plaza. Lau abestiz osaturiko EP-an grunge eta emo ohiartzuank somatu ditzakegu, taldeko nortasun zaratatsua erdian mantenduz.

2019an Kutxa Kultur Musikako erresidentziarako hautatuak izan ziren eta Kutxa Kultur Muskiaren laguntza izan zuten EP-a argitaratzeko. Ahal izan duten neurrian, Euskal Herri osotik mugitu dira kontzertuak emanez, Katapulta Tour zirkuituari esker nahiz beraien kabuz gaztetxe eta beste hainbat lekutan joz. Zoritxarrez kontzertu guztiak erabat eten ziren martxoan eta ezin izan zuten Madrilen eta beste leku askotan antolatuta zituzten kontzertuak jo. Honetaz gain, 2019an  Kutxa Kultur Musikako erresidentziari esker, urte osoan zehar jardun zuten laister aterako duten zortzi abestiko diskako kantak osatzen. Pasa den Neguan grabatu ziren 8 abesti hauek Donostiako Corsarios Estudiosen Lolo Ruizen eskutik berriro ere.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Azaroak 26
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Kutxa Kultur Plaza
    Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera, 4. solairua)
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa3 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Kutxa Kultur Plaza

Non

Euskadi, auzolana