Zinemabarri zikloa 2020-2021: "En realidad, nunca estuviste aquí"

Getxo 2020(e)ko Azaroak 26
  • Zinemabarri zikloa 2020-2021: "En realidad, nunca estuviste aquí"

Zinemabarri zine-zikloaren 2020-21 denboraldia azaroaren 5ean abiatuko da, pasa den martxoan pandemia dela eta eten egin zen jarduera berreskuratuz. Zikloa ostegunetan izango da Muxikebarri zentroan eta kalitate eta interes zinematografiko handiko pelikulak hartuko ditu, jatorri eta genero anitzekoak eta, gehienetan, azpitituludun jatorrizko bertsioan. Emanaldien ordua aurreratuko da 19:00etara. Horrela, ikusleek ez dute arazorik izango mugikortasun eta ordutegi murrizketarekin iraupen luzeko proiekzioen kasuetan.

Lehenengo saioan Hirokazu Kore-Eda zuzendari ospetsuaren “La verdad” filma eskainiko da, artista japoniarraren Europako industriaren aldeko apustua egin duena, eta Catherine Deneuve protagonista duena. Proiekzioa aurreikusitako orduan izango da, 20:00etan eta sarrerak dagoeneko salgai daude. Azaroaren 12an guda zibilaren hasieran girotutako “La trinchera infinita” filma eskainiko da, Jon Garañok, Aitor Arregik eta José Mari Goenagak zuzenduta. Hurrengo astean, hilak 19, aurreko asterako programatuta zegoen “Mateoren ama” film laburra eta “The Farewell” film luzea eskainiko dira, azken hori Lulu Wang txinatar-estatubatuar zuzendariarena. Azaroko eskaintza hilaren 26an amaituko da “En realidad, nunca estuviste aqui” hiri-thrillerraren eskutik, Lynne Ramsay zuzendari eta Joaquin Phoenix protagonista dituena.

Zine-Kluba zikloari dagokionez, ostiraletan izango da eta astebeteko atzerapenez abiatuko da. Lehenengo saioa azaroaren 6rako aurreikusita zegoen, Terrence Malicken “Vida oculta” azken filmarekin, baina bertan behera utzi behar izan da. Beraz, zikloa hurrengo astean hasiko da, hilaren 13an, “El lago del ganso salvaje” filmaren eskutik, egungo txinatar zuzendari ospetsuenetariko bat den Diao Yinan-en zine-beltzeko pelikula, hain zuzen ere. Astebete beranduago, azaroaren 20an, Louisa M. Alcotten “Mujercitas” literatura-klasikoaren Greta Gerwigek zuzendutako izen bereko eguneraketa proiektatuko da. Azaroaren eskaintza borobiltzeko, hilaren 27an “Sobre lo infinito”z gozatzeko aukera izango dute zinezaleek, Ron Andersson suediarraren “Mila gau eta bat gehiago” ipuinean oinarritutako film luzea.

Getxoko Udala

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana