Bertso-saio musikatua "Ez da kasualitatea": Malen Amenabar + Onintza Enbeita + Eli Pagola

Amorebieta-Etxano 2020(e)ko Azaroak 27
  • Bertso-saio musikatua "Ez da kasualitatea": Malen Amenabar + Onintza Enbeita + Eli Pagola

Saioa eskaintzen duten bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak dira, hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago asmo bat.

Helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean asmo osoz antolatzen da. “Ez da kasualitatea” umorea, jolasa, gogoeta,emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

  • Gai-jartzailea: Idoia Anzorandia
  • Bertsolariak: Malen Amenabar, Onintza Enbeita, Eli Pagola
  • Musikariak: Ixak Arruti, Eneko Sierra

Antolatzailea: Zornotzako Kultura + Euskera Zerbitzurako Herri Erakundea.

Kultur bitartekaria: Lanku

Bertsozale

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2020(e)ko Azaroak 27
  • Ordutegia19:00
  • LekuaZelaietako frontoia
    Amorebieta-Etxano
  • HizkuntzaEuskara

Non

Euskadi, auzolana