"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua: Nerea Ibarzabal + Oihana Iguaran + Alaia Martin + Jone Uria Albizuri

Ataun 2020(e)ko Azaroak 27
  • "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua: Nerea Ibarzabal + Oihana Iguaran + Alaia Martin + Jone Uria Albizuri

Saioa eskaintzen duten bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak dira, hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago asmo bat.

Helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean asmo osoz antolatzen da. “Ez da kasualitatea” umorea, jolasa, gogoeta,emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

  • Gai-jartzailea: Amaia Agirre
  • Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin, Jone Uria Albizuri
  • Musikariak: Gari Otamendi eta Araitz Bizkai.

Antolatzailea: Ataungo Udala.

Kultur bitartekaria: Lanku

Bertsozale

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana